Eleizbarrutiko Kontseiluak
Organo honeetara jo leike Gotzainak aholku bila: Gotzain Kontseilua, Abade Kontseilua, Kontsultarien Kolegioa, Pastoral Kontseilua, Ekonomia Gaietarako Batzordea, Biziera sagaraturako batzordea eta Bitartekotzarako batzordea.
Eleizbarrutiko Gotzainari jagoko Presidenteatza Eleizbarrutiko Kontseilu guztietan.
Eskumeneko eraketa daben erakundeen sailekoa dan Gotzain Kontseilua (ik. 473 § 4 k.), alkartasun eta ardurakidetasunezko erakunde lez eratzen da Bilboko Eleizbarrutian eta beronen bitartez Gotzainak Bikario nagusi eta gotzain Bikarioen pastoral jarduera koordinatu egiten dau, dagokion egitekoa betez.
Eleizbarruti bakotxean Abade Kontseilua eratu behar da, eleizbarrutiko abadeak ordezkatuz, Gotzainari Eleizbarrutiaren gobernuan lagundu deion (495 k.)
Abade Kontseiluko kideen artean, eta Zuzenbideak xedatutako egitekoetarako, Gotzainak Aholkularien Batzordea eratu behar dau (502 k.).
Eleizbarrutiko pastoral baldintzak kontuan hartuta, Gotzainak Pastoral Kontseilua eratu dau pastoral jarduerak aztertzeko eta baloratzeko (511. k.)
Gotzaina edo bere Ordezkaria buru dala, Ekonomia Gaietarako Batzordea eratu behar da ekonomia eta zuzenbide zibileko gaietan adituak diran pertsonakaz (492 k.).
Eleizbarrutian jarduten daben Institutu Erlijiosoak, Institutu Sekularrak eta Biziera Apostolikorako Alkarteak batzen ditu. Zuzenbide Kanonikoak agintzen ez badau be, gure Eleizbarrutian badaroaz urte batzuk jardueran.
1733,2 kodean jasotako aholkuari men eginez, Eleizbarrutiak Bitartekotza Batzordea eratu dau norbaitek Nagusiaren jardueraren bategaitik bere burua kaltetuta ikusten dauanean bidezko konponbideak bilatzeko.