Elizbarrutiko Misioen Kanpaina
“Bide barriak – Nuevos caminos”
Hona hemen Eleizbarrutietako Misinoen 2024ko eguna. Dakizuenez, gure Eleizbarrutien misino-historiaren 75. Urteurrena ospatu barri dogu. Hirurogeta hamabost urteotan makina bat gauza ikasi dogu eta guzti hori gure Eleizbarrutietan be agertu izan da. Misinoaren ekimena geurea ez dala pentsatuta eta sinistuta, misino-historiako ibilbidean bide egiten jarraitzea da gure erronka.
Gaur egun, erronka barriak, bide barriak…, doguz aurrez aurre eta horixe adierazo gura dogu aurtengo kanpainarako aukeratu dan goiburuagaz: “Bide barriak – Nuevos caminos”.
Bide barrietara lotzeko deia da, Frantzisko Aita Santuak dinoskunez, iturria begi-bistatik galdu barik: “Iturrira bueltatu eta Barri Onaren jatorrizko freskotasuna berreskuratzen saiatzen garan bakotxean, bide barriak, jardunbide sortzaileak, adierazpen barriak, zeinu nabarmenagoak, esangura barridun berbak sortzen dira gaurko mundurako. Egia esan, benetako jarduera ebanjelizatzailea, beti da «barria»”.
Bide barriak zabaltzeko ahalegin honetan, senidetasuna josten jarraitzen dogu eta, Eleiza misiolari lez, gagozan herrialdeen gizarte eta eleiz errealidadea hurbiltzen, emoteko eta jasotzeko prest diran Eleiza gazte horreek ezagutzera emonez. Gure ustez, misino-egitekoak danok konprometitu behar gaitu eta preminazko eta ezinbesteko egiteko bihurtu behar dogu, gure zaintza eta arreta guztia eskainiz.
Hain zuzen be, gure Eleizbarrutian, lagun batek, orain dala hilabete batzuk, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen familiagaz bat egin eban, bide barriak urratuz. Eskerrak emon gura deutsaguz Jainkoari JAIONE Elorrioko neska gazteagaitik, Filipinetan misiolari da-eta, Berrizko Mesedetako Misiolarien etxean. Espirituaren eta gazte eta helduak hezten jarraitzeko erabakiaren emaitza da Jaioneren misino-bizitza. Bai Jaionek eta bai hezten diharduan beste hainbat lagunek, otoitzetik, heziketatik, bereizketatik eta gure munduaren errealidadearen ezagutzatik Jesusen atzetik jarraitzen dau, Jesus hori behartsuen artean aurkituko dabela sinistuta
Jesusen deiak suspertu egiten gaitu, ez gaitu axolagabe izten, martxan jarten gaitu. Bideari lotzera garoaz.
Aurton, martxoaren 19ko -San Jose eguneko- kanpaina beste egun batean ospatuko dogu, hain zuzen be, martxoaren 17an, 19a ez dalako jaiegun. Horregaitik, San Jose egunaren aurreko domekan (martxoak 17), gogoratu eleiztarrei martitzenean, martxoak 19, Eleizbarrutiko Misinoen Eguna ospatzen dala.
Kanpainarako hainbat lagungarri jasoko dozue: Eleizbarrutietako gotzainen gutuna; Eleizbarrutietako Misinoen egunerako liturgia lagungarriak (liburuxka honetan), kartelak, powerpoint bat ospakizunetarako eta taldeetarako eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 2023ko oroitza-txostena. Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: www.misioak.org.
Eskerrik asko, aldez aurretik, zuen laguntasunagaitik.
Felicitas Martín Fernández
Delegada de Misiones de Bilbao
Baliabideak
- Cartel Bide berriak – Nuevos caminos para Bizkaia
- Cartel para colorear
- Catequesis Infancia – Katekesia
- Presentación en Power Point – Nuevos Caminos
- Oracion Haznos nuevos – Benjamín Respaldiza
- Folleto Bizkaia – Euskera
- Folleto Bizkaia – Castellano
- Hoja de Colaboración para Bizkaia
- Invitación a Actividades de Bizkaia
- Invitación a Actividades 13 de Marzo – Bizkaia