22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Agiria, ‘Construcciones Murias’ enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu dala jakin ondoren
19.03.2024

Agiria, ‘Construcciones Murias’ enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu dala jakin ondoren

Bilboko gotzaitegiaren agiri publikoa

Donostiako Merkataritza-epaitegiak ‘Construcciones Murias S.A.U’ enpresarentzat hartzekodunen konkurtsoan sartze-autoa agindu dauala jakinarazoz hainbat hedabidetan agertu dan barria dala-eta, Bilboko Gotzaitegiak ondorengoa adierazo gura dau:

  • ’Construcciones Murias’, Bilboko Barrainkua kalean, Bilboko Eleizbarrutiaren hainbat erakunderen egoitza izateko jaso gura dan eraikin barriaren egitasmoa garatzen diharduan enpresa da.
  • Oraingoz ez dakigu ze eragin izango dauan egoera barri honek orain dala hilabete batzuk martxan jarri zan obran.
  • Bilboko Gotzaitegiak, bere zuzenbide-zerbitzuen aholkuak kontuan hartu eta gertaeren bilakaeraren arabera, egokitzat joten dituan ekintzak burutuko ditu egitasmo hau aldeek hartutako konpromisoak errespetatuz garatu daiten.

Bilbon 2024-03-19