30-12-2024 Lunes, semana - navidad
26.03.2024

Gazteen Pazkoak

Bihar -eguaztena- hasiko dira gure Eleizbarrutian ospatuko diran Pazko gehienak. "Jesusen antzera, abegi egin" proposatu jake aurton gazte eta gaztetxoei Pazkoa bizi daien. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazteen sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Pazko Hirurrenarenera zentzuz eta sakontasunez hurreratzeko, egunok Eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera biziz".

Honeek dira aurtengo jarduerak:

  • SARBIDEKO PAZKOA (2009an jaiotakoak)

Aste Santuko egun bakotxaren sena helarazoko da, batez be jolas-jardueren bidez, eta euren bizitzara eroanez. Egun bakotxeko liturgia be ospatuko dabe. (Laguntzailea: Miguel Vera II. bikaritzako lurralde bikarioa). Sodupeko Avellaneda ikastetxan, martxoaren 28tik 31ra.

Pazkoa 2024
Pazkoa 2024

  • PAZKO IBILTARIA (2008an jaiotakoak)

Goizez, oinez joango dira dagokien lekuraino eta, arratsaldez, egun santu bakotxaren senean sakonduko dabe. (Etapa bakotxa amaitzen dan lekuko abadeek lagunduko dabe). Ibilbide hau burutuko dabe: Sodupe – Bilbao – Barakaldo – Muskiz, martxoaren 27tik 31ra.

  • ZERBITZUZKO PAZKOA (2007 eta 2006 bitartean jaiotakoak)

Goizez, ahuleziaz eta bazterketaz jantzitako eremuak ezagutuko dabez Caritasi eta egoitzei lotutako egitasmoen aldeko zerbitzua eskainiz. Arratsaldez, bizi izandako esperientzian eta egunaren senean sakondu egingo dabe eta taldean eguneko liturgia ospatu. (Laguntzailea, Jaime Pizarro abadea). Martxoaren 27tik 31ra, Bilboko Begoñazpi ikastolan. 

Pazkoa 2024
Pazkoa 2024

  • PAZKOA MATURANA ATERPETXEAN (18-24 urte)

Norbere bizipenetik egun bakotxaren edukian sakontzeko aukera, Berrizen, martxoaren 27tik 31ra. (Laguntzailea, Javi Garcia abadea).

Pazkoa 2024
Pazkoa 2024

  • PAZKOA BARNEZABALEN (25 urtetik gorakoak)

Pazkoa otoitz giroan, isilik, beste batzukaz batera, izadian bizi eta ospatzeko eta mundura irekitzeko. Martxoaren 27tik 31ra Barnezabal Gogarte Etxean (Berrizko Mesedetako Misiolariak. BMM)

Pazkoa 2024