22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “José Antonio, lagundu gure herri honi jakituria eta gizatasunez betetako erabakiak hartzen”
10.04.2024

“José Antonio, lagundu gure herri honi jakituria eta gizatasunez betetako erabakiak hartzen”

Gaur arratsaldeko zazpietan hasita ospatu da Jose Antonio Ardanza lehendakariaren aldeko hileta-mez Elorrioko Sortze Garbia basilikan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru eleizkizunean eta On Mario Izeta Burgoseko artzapezpikuak, On Fernando Prado Donostiako gotzainak; Carlos Garcia LLata Gasteizko bikario nagusiak, Alex Alonso lurraldeko bikarioak eta Iñaki Jauregi eta Juan Vicente Gallastegi oraingo eta aurreko parrokoek alkar-meza emon dabe.

Lagun asko batu da hileta-mezan, Jose Antonio Ardanzaren senideei alkartasun eta babesa eskaintzeko. Agintari askok, besteak beste, gaur egungo lehendakariak eta aurreko bikk, parte hartu dau eleizkizunean.

Gorpu barik ospatu dan hileta-mezari hasiera emon aurretik, parrokiako koruak Agur Jaunak abestu dau Donostiako Orfeoiak lagunduta.

Mezaren hasieran, kandela biztu da pazko-zuzitik, bateo egunean jaso eban argia irudikatuz, “Jesus munduko Argia” abesteaz batera.

Bilboko gotzainak talentuen parabola aitatu dau homiliaren hasieran. Bere esanetan, “bizitza batzuk publikoak dira, nabarmenak gizartean; beste batzuk, ezkutukoak, anonimoak, baina ez horrgaitik balio gitxiagokoak”. Honen haritik, funtsezkoena “geure buruarentzat ez ezik besteentzat bizitzea” dala esan dau.

Homiliaren zati nagusia euskeraz egin dau gotzainak eta “kristau balioetan sortu eta hazi ziran” lehendakariaren belaunaldiko pertsonen hainbat ezaugarri aitatu ditu: konpromisoa, zerbitzua, erantzukizuna… Horren haritik, eskerrak emon deutsaz Jainkoari Jose Antonio eta Mari Glori bere emaztearen bizitzan gidari izan diran balioengaitik… Berrogeta hamalau urte emon dabez alkarregaz, alkar maitatuz eta zainduz “osasunean eta gaixoaldian, heriotzaraino”.

Zerbitzu publikoari eskainitako bizitza

Ardanza lehendakariak “zubiak eraikitzeko” izan eban gaitasuna nabarmendu dau, izan be, gotzainaren esanetan, jarrera hori “guztiz beharrezkoa da kultura demokratikorako”.

Eskerrak emon deutsaz beste behin be Jainkoari zerbitzu publikoa ulertzeko eban eragaitik, “egoerei aurre hartuz eta auzolanean jardunez”.

Ardanza lehendakariak politika egiteko eban era be aitatu dau, beti be “bizitzaren errespetua, bizitza jagotea” oinarritzat hartuz, “etorkizun gizatiarra, gizalegezkoaren” alde eginez.

On Joseba Segura gotzainak oraingo une politikoa z be jardun dau: “ETAren indarkeria gainditu ostean, badira mehatxu barriak giza bizitzaren aurka. Badira eta egongo dira. Pertsona argiak behar ditugu. Begi zorrotzakaz, mehatxu horreek ikusteko, eta beso zabalakaz, horreen kontra egiteko”.

Fedea

Homiliaren amaieran, gotzainak fedea izan dau mintzagai eta fede horren gainean “eraiki dau Jose Antonio Ardanzak bere bizitza publiko eta pribatua”, adierazo dau. Gotzainak gogoratu dauanez, “danok doguz kontraesanak, bakotxak bereak”. Jose Antonio Ardanzaren bizia Jainko errukitsuaren eskuetan itziz amaitu dau berbaldia.

Para concluir, ha pedido al lehendakari que acompañe a este pueblo a tomar decisiones sabias y humanas, “ahora que debemos enfrentar tantas y tan complejas encrucijadas”.

Al finalizar la celebración, el obispo ha agradecido a los obispos y presbíteros concelebrantes, entre los que se encontraba Luís de Lezama. También ha trasladado a la familia el saludo del cardenal Blázquez quien coincidió con José Antonio Ardanza durante su episcopado en Bilbao.