30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gernikaldean elikagaiak batuko dabez Harribide Fundazinoaren alde
10.04.2024

Gernikaldean elikagaiak batuko dabez Harribide Fundazinoaren alde

Apirilaren 28ra arte, elikagaiak batuko dabez Gernikaldean, Harribide Fundazinoari emoteko.

Orain dala hilabete inguru aurkeztu dabe Harribide Fundazinoa Gernikaldeako, Arteagako eta San Bartolome-Mertzede parrokietan. Arduradunek azaldu dabenez, “jarduera hau Ebanjelizatze-egitasmoari lotutako ‘begiradaren’ haritik doa: alkarte abegitsu eta barneratzaileak sortu, besteak beste, agiririk eta bizilekurik ez daben etorkinei abegi egiteko”.

Gernikaldea Harribide
Hasi dira elikagaiak batzen

Martxoan, Gernikan egin zan aurkezpenean, hasieratik Harribide fundazinoaren eragile nagusienetakoa dan Jose Alberto Vicente abadeagaz batera, Mehdi eta Otman gazteak izan ziran. Zelan iritsi ziran hona eta zenbat gauza ikasten diharduen azaldu eben biek ala biek. 

Harribide Fundazinoaren jarduerak ezagutzera emon ebezan, bizilekurik ez daukien gazteei laguntza eskatzen deutsiela nabarmenduz. Hain zuzen be, heziketa emoten jake, lana eta bizilekua aurkitu daiezan. Gaur egun, 60 gazte ingururi eskaintzen deutse arreta hainbat pisutan.

Harribide
Jose Alberto Vicente, Medhi eta Otman -Harribideren laguntza jasoten daben gazte bi- eta Jose Mari Kortazar Gernikako parrokoa martxoko saioan.
Gernikaldea Harribide
Gernikaldea Harribide