Liburuaren Egunaren bezperan, Labayru Fundazinoak omenaldia eskaini eutsan aurrerantzean bere izena eroango dauan Euskal Bibliotekaren sortzaile izan zan Ander Manterolari.
Iragarpena, Eleizbarrutiko erakundearen Batzar Nagusiaren barruan egin zan. Batzarrean, aurreko ekitaldian burututako jardueren kontuak aurkeztu ebezan. Garatutako askotariko jardueren -heziketa, normalizazinorako egitasmoak, itzulpenak, lexikografia-egitasmoak…- laburpena be eskaini eben. Ekonomiaren arloan, 2023ko ekitaldiko kontuak eta urte honetarako aurrekontua onartu ziran.
📌Bilboko Eleizbarrutian ekitaldi potolo bi. Labayru Fundazioaren Batzar Nagusia eta alkarteetara datozanei harrera hobea egiteko giltzarriak. @labayrufundazio @MediosConfer pic.twitter.com/71En6ZMay4
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) April 22, 2024
Autorpena Ander Manterolari
Batzarraren bigarren zatian, autorpena egin jakon erakundearen eta Euskal Bibliotekaren sortzaile dan abadeari.
Joseba Santxo idazle eta bertsolariak egin eban omenaldiko berbaldia, `Betiko liburuak, liburuak betiko´ goiburuaren haritik.
📕#LiburuarenEguna #DíaLibro Ander Manterola izena hartu dau Derioko Labayru Fundazioaren Euskal Bibliotekak. Joseba Santxo idazleak bertsotan dakar notizia @labayrufundazio pic.twitter.com/1k65iOryYb
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) April 23, 2024
Omenduak esker ona adierazo eban autorpenagaitik, ez hainbeste Derion dagoan Bibliotekak aurrerantzean bere izena eroango daualako, bere lanagaitik aintzat hartu dabelako baino. Esker ona adierazo eban, baita be, 50 urte honeetan Euskal Biblioteka jardunean egotea ahalbideratu dauan hainbat lagunen alkarlanagaitik.
Ekitaldiari amaiera emoteko, Igone Etxebarria Labayruko zuzendariak erakundeak, teknologiaren eta kulturaren arloan gertatzen ari diran aldaketak kontuan hartuta, geroari begira dauzan erronkak aitatu ebazan.