Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko artxiboak:
29.04.2024
“Goibeltasunean itxaropena zabaldu”, domekako Gaixoaren Pazkoaren egunerako goiburua
Maiatzaren 5ean, Pazkoaldiko VI. domekaz, Gaixoaren Pazkoa ospatuko da. Parrokia alkarteak egun horren inguruan hurreratzen dira gaixoengana, euren senideengana eta osasun arloko profesionalengana, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta Gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da. Ospakizun honek, otsailaren 11an Gaixoaren Munduko Egunagaz hasitako kanpainari amaiera emongo deutso. “Hareen dolua alaitasun bihurtuko dot, atsekabearen ondoren kontsolatu eta alaituko” (Jer 31, 13) gaiaren inguruan eta "Goibeltasunean itxaropena zabaldu" goiburuaren haritik ospatu da.