20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Migrazinoetarako Pastoraltzaren jardunaldietan, Madrilen
29.04.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza Migrazinoetarako Pastoraltzaren jardunaldietan, Madrilen

"Alkarte abegitsu, barneratzaile eta misiolariak" eraikiz goiburuaren haritik ospatu dira asteburuan Madrilen migratzaileakazko pastoraleko ordezkari eta eragileen XLIII jardunaldiak, Gotzainen Batzarreko Migrazino eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordearen barruan dagoan Migrazinoetarako Sailak antolatuta. 

Migrazinoetarako pastoraltza

Pastoral ordezkari eta eragileen XLIII. jardunaldiotan, nazinoarteko taldeen Bilboko Eelizbarrutiko koordinadoraren ordezkaritza izan da, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan migrazinoetarako saileko arduradun dan eta jardunaldietan parte hartu dauan Marije Calvok azaldu dauanez. 

Migrazinoetarako pastoraltza

Mons. Fernando Garcia Cadiñanos Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Azpibatzordeko presidenteak emon eutsen hasiera jardunaldiei. Hainbat hizlarik parte hartu dau, besteak beste, Jennifer Gomez Espainiako Caritaseko inkulsinorako taldeko kideak eta Migrazinoetarako Getafe eta Jaeneko ordezkaritzako kideak, lsarean lan egiteaz eta gai honi lotutako hainbat egitasmoez jardun ebelarik.

Migrazinoetarako pastoraltza

Xabier Gomez Gotzainen Batzarreko Migrazinoetarako saileko zuzendariak “alkarte abegitsu eta misiolariak. Migratzaileakazko pastoraltzaren esparru eta nortasuna” gaiaren inguruan jardun eban eta landa-eremuan migratzaileakaz garatzen dan pastoralgintzan egiten dan lanaren inguruko lekukotasuna eskaini zan. Beste hainbat gai be landu zan, esate baterako, migratzaileei zuzendutako pastoraltza eta sinodo-sena, harrera eta abegitasunaren esperientziak, sentsibilizazinoa gizarte sareetan eta bere eragina gizartean eta etorkinek landa-eremuan bizitzeko dabezan aukerak. 

Migrazinoetarako pastoraltza
Migrazinoetarako pastoraltza