20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Langile 5 Ekologiari buruzko bideo-foruma Gurutzetan
29.04.2024

Ekologiari buruzko bideo-foruma Gurutzetan

Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG), Gazteria Langile Katolikoa (JOC) eta Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuko berrogeta hamar lagun inguruk parte hartu eban barikuz "La Carta. Un mensaje para nuestra tierra" dokumentalaren inguruko bideo-forumean. Ekitaldia Gurutzetako Mariaren Bihotz Orbangabea parrokian izan zan, Errekarte Pastoral Barruti (PB) osoari zuzenduta eta HOAC mobimentuko Barakaldoko hainbat militantek be bat egin eban jardueragaz. 

Frantzisko Aita Santuagaz Laudato si’ entziklikarei buruz solasean jarduteko lehen lerroko buruzagiek Erromara egin eben bidaiaren ingurukoak kontatzen dira dokumentalean. Pelikulan jasoten dan Frantzisko Aita Santuagazko alkarrizketa esklusiboak honen historia pertsonalarek ikuspuntu barria eskaintzen dau. 

Batzarra Gurutzetan

Begoña Cerrato HOAC mobimentuko kideak azaldu dauanez, ekologiaren inguruko batzarraren helburua, “klima-aldaketari buruzko ‘ikusi’ aldia egitea izan da. Arazoaren garrantzia nabarmendu eta, aldi berean, itxaropenez betetako mezua eskain. ‘Epaitu’ aldia maiatzean egingo da, ‘profesionalen’ taldeak lagunduta, eta urriaren inguruan joko dogu ‘ekin’ aldira”. 

HOAC, JOC, EKO-ACG

Bertaratutakoak zur eta lur geratu ziran dokumentalean jasoten diran lekukotasunengaitik eta “hunkituta naturaren irudiengaitik, alde batetik ikusgarriak diralako eta bestetik jasaten dituan tratu txarrak be ikaragarriak diralako”.

Taldeari dei egin jakon “ekintzara jo eta aldaketen eragin positiboak agertzera emon daizan”.

HOAC, JOC, EKO-ACG

Cerratok azaldu dauanez, barikuz Gurutzetan ospatu zan ekitaldiaren bidez, “Ekintza Katoliko Orokorrak eta espezializatuak baterako erantzuna emon gura dau VI. EEEaren proposamenaren haritik. Prozesu honi joan dan urrian emon jakon hasiera kurtso hasierako batzar nagusian”. 

HOAC, JOC, EKO-ACG

Ekintza Katolikoko -HOAC, EKO-ACG eta JOC- taldeak dagozan kristau alkarte guztietan batzarrak egin eta eztabaida-lekuak sustatzea da mobimentuen asmoa. Artxandape eta Errekarten egin dira lehenengo batzarrak eta datozan egunetan, Errekalde eta Erandion izango dira.