11-05-2024 Sábado, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
28.04.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Misiolari Klaretarren 175. urteurrena.

Misioklari Klaretarrak 1886an heldu ziran Bilbora.

Umeen Munduko Eguna

Frantzisko Aita Santuak maiatzaren 25 eta 26rako deitu dau Umeen Munduko Eguna.

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzan lagungarriak prestatu dabez.

  • Frantzisko aita santuak idatzi dauan eta umeei banatuko jaken gutuna: hemen

  • Otoitza eta ereserkia be prestatu dira.

  • Umeen egunerako Jainkoaren herriaren otoitzerako eskariak: hemen.

  • Frantzisko aita santuaren mezuan sakontzeko: hemen

Umeen Egunaren inguruan gehiago jakiteko:  https://www.jornadamundialdelosninos.org/.

Oroimenaren gune barria

Eusko Jaurlaritzak Santa Klara komentua erosi ondoren.

https://youtu.be/luvjdWdjDKk

Caritas Bizkaia eta Arizmendiarrieta Fundazinoa

Arizmendiarrieta Kristau Fundazinoaren ekitaldia

Caritas irabazi-asmo bako erakundeari eta ‘Ingeteam’ enpresari autorpena egin deutsie.

Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuendariak boluntarioen lanaren garrantzia azpimarratu dau.

Labayru Fundazinoaren batzar nagusia

Ander Manterola omendu dabe Euskal Bibliotekari bere izena jarriz.

Erreferentziazko liburutegia da Eusko Jaurlaritzarentzat.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura-sailburuak parte hartu dau.

Manterolak esker ona adierazo dau, batez be bere lana autortu deutselako.

Bizkaia isilik

Etorkinek lanean jasaten dabezan baldintza eskasak salatuko dabez.

Batez be, etxe-langileak izango dabez gogoan.

Omenaldia Jose Luis Longarteri

Langile Pastoraltzan jardun eban Jose Luis Longarte 2023.eko ekainaren 4an hil zan.

Langile Pastoraltzak antolatu dau ekitaldia Longarteri esker ona adierazoteko.

Longartek giza eskubideen defentsan jardun eban, langileen eskubideak aldarrikatuz.

Musika solidarioa eta organo-jaialdia

Musika solidarioa ABA TAANO gospel-taldearen eskutik Bilbao, Sodupe, Barakaldo eta Algortan.

MUSIKA BIZIAK SALBATZEKO ekimenaren barruan.

ABA TAANO musika-taldea da ekimenaren diru-iturri nagusia.

Organo-jaialdia Durangon.

Sei kontzertu «Organo kontzertuak 2024 Durango» jaialdian.

Komunidadeen Mahaiaren urteko batzar nagusia

Laiko-komunidadeen Mahaiaren urteko batzar nagusia atzo, Bilboko Sortze Garbia parrokian.

Carlos GIl eta  Silvia Martinez Cano teologoek jardun eben.

Egunari amaiera emoteko, Eukaristia ospatu zan Bilboko gotzaina buru zala.

Junior Eguna

“Junior eguna” Artxandapen.

Artxandan, Eukaristia ospatu eben, Jesus Sanchez Maus buru zala.

Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna eta Bokazinoen aldeko Otoitza

Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna apirilaren 28an izan da.

Zaintzen kultura aldarrikatu da.

Bokazinoen aldeko otoitzaldia eta akolito eta irakurle ministerioak emotea.

Joan dan astean ospatu zan Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunaren eta Tokian tokiko Bokazinoen Egunaren inguruan.

Hauxe da Astekoak Eleizbarrutiko asteko barriak