22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 HOAC mobimentuaren eguna, domekaz, Amurrion
10.05.2024

HOAC mobimentuaren eguna, domekaz, Amurrion

"Lana zaindu, bizia zaindu" goiburuaren haritik ospatuko dau Bilbao eta Gasteizko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna datorren domekaz. Hitzordua, Amurrioko Amaurre ikastetxean da, 11:00etatik 18:00etara.

11:00etan egingo dan harreraren ostean, HOAC mobimentuaren eguna ospatzeko batu daitezanek Amurrio bisitatuko dabe eta ondoren Eukaristia ospatuo da Andra Mari eleizan

Mezaren ostean, partaideek jentaurreko zeinua egingo dabe eta bazkaltzeko batuko dira Amaurre ikastetxean. Bingo musikalak girotuko dau arratsaldea. 

Aurtengo deialdia, “Lana zaindu, bizia zaindu” kanpainaren haritik egin da.

Jaia eta aldarrikapena buztartzen dituan egun honetan, HOAC mobimentuak lanaren munduan lanaren kultura sustatzearen zentzun eta preminaren inguruko gogoeta egingo dau.

Bilboko eta Gasteizko Eleizbarrutiek formatu desbardinez gauzatuko dabez egun honetako jarduerak, HOAC mobimentua jarraitzaileei, adiskideei, senideei, beste gizarte mobimentu batzuetako kideei, eliztarrei, sindikatuei…, aurkezteko.

Gogoeta

HOAC mobimentuko batzorde iraunkorrak “Lana zaindu, bizia zaindu” gogoeta prestatu dau. Gura dauanak jatsi leike agiria, eta bertan, gure gizartean hain garrantzitsua dan guztion ongizatearen eraketarako funtsezko dan lanaren esangura eta garrantzia nabarmentzen dira eta sustatu daitekezan proposamen eta jarduteak agertzen: hemen

Bideo-foruma Errekalden

HOAC mobimentuak antolatutako jardueren artean, aste honetan “La Carta del Papa Francisco. Un encuentro en torno a la ecología” pelikulari buruzko zine-foruma egin da Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Ekintza Katolikoko Bilboko Eleizbarrutiko mobimentuek antolatu eben saioa eta 25 lagun inguruk -HOACeko militanteak, jarraitzaileak, Caritaseko boluntarioak, katekistak…- parte hartu eban.mobim

Ameli Arceo Errekaldeko HOAC mobimentuan zabalkundeaz arduratzen dan militantearen esanetan, “pelikula arretaz jarraitu eben eta batek baino gehiagok barriz ikusteko asmoa agertu eban. Klima-aldaketaren arazoa dala-eta, dei egin jaken bakarka neurriak hartu daiezan. Jorge Torralbok ekintza testuinguruan kokatu eban: ikusi aldiaren ostean, epaitu eta ekin aldiak etorriko dira, azken hau gainerako mobimentuakaz batera, urrian, eta dana VI. EEEaren haritik egin gura da”.

HOAC. "La Carta" pelikula
Bideo-foruma Errekalden