22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
26.05.2024

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Abadegintzen urteurrenak.

Hasieran, aita santuak Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodorako aditu lez aukeratu eban Jose San Jose Priscoren berbaldia Gogarte Etxean. Ondoren, Eukaristia Begoñako basilikan.

Aniversarios presbiterales 2024

Titanio, Platino, Diamante eta Zidarrezko Ezteguak ospatu dabez.

Iruzurra

On Joseba Segura gotzainaren lekua hartu dabe eta dei faltsua egin.

Gotzainaren ahotsaz baliatuz, dirua kendu deutse monja batzuei.

Carlos Bargos Bilboko gotzaitegiko Idazkari Nagusiaren audioa

Iruzurraz ohartaraziz eta susmorik izan ezkero, gotzaitegira joteko esanez.

Saria egiteko profesionalari

Anabella Barrosori emon deutse Gaztela eta Leoneko Agirizainen Alkartearen saria.

Kideek aurkezten dabe hautagaitza.

Maximino Cerezo

Maximino Cerezo klaretarraren egintzari buruzko “Mino” liburuaren aurkezpena.

Gizarte ekintzak margolan eta horma-irudiez jantzi ditu.

Aizu!

‘Aizu!!!’ agerkaria europar hauteskundeei buruz.

Hemengo kontuak Europan be lantzen dirala-eta.

Bizkaia isilik

Marije Calvoren berbaldia Bizkaia isilik ekimenari buruz.

Fokolar mobimentua Burundin

Hamar urte daroez Burundik egitasmoak garatzen.

Mundu alkartua alkartearen bidez, CASOBU lekuko alkarteagaz batera. 

Lan-kanpamentua udan

Lan-kanpamentuak gazteentzat.

Eleizbarrutiko gizarte-karitate-misino arloek sustatuta.

Lan-kanpamentuetan, ahulezian dagozan gizataldeei laguntzen jake.

Lursaiak itzi Garain

Parrokiak lursailak itzi deutsaz udalari.

Alex Alonso parrokoak eta Erramun Osa alkateak sinatu dabe hitzarmena.

Hogeta hamar urterako da

AAren erabilera etikoa

Zabalik da AAri buruzko ekitaldian parte hartzeko izena emoteko epea.

Andrea Ciucci adituak jardungo dau.

Ondoren, solasaldia komunikazinoei eta AAri buruz.

Jose Ignacio Mendizabal

Jose Ignacio Mendizabal abadea hil da.

Jose Ignacio Mendizabal 1919.eko otsailaren 18an jaio eta 1956.eko uztailaren 18an egin zan abade.

Gizon irekia eta gertukoa zan.

Goian bego!

Jornada Pro Orantibus

Gaur, Pro orantibus eguna.

Eleizbarrutian klausurako 12 komentu dagoz eta bakarra da gizonena.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barrien laburpena