Zallan (II. bikaritza) ospatuko da aurton Maitasunaren Eguna. Gorpuzti Egunaren haritik egiten dan ekitaldia aukerako eguna da Caritas Bizkaia erakundeko boluntarioen lana ospatzeko eta eskertzeko.
Goizeko 10:00etan emongo jako hasiera egunari bikaritzako azokagaz. Ordu batean, Eukaristia ospatuko da On Joseba Segura gotzaina buru dala, San Migel Goiaingerua eleizan eta herri bazkaria ordu bietan izango da.
Deialdia
`Hator! Estás en casa´ goiburuaz baliatuz egin deutse deialdia Caritas Bizkaia erakundeak berari lotutako pertsona guztiei. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aste honetan egin dan 2023ko oroitza-txostenaren aurkezpenean adierazo ebanez, “Enkarterrin batuko gara gehien sufritzen daben eta gizartearen gehiengoarentzat ikusezin diran pertsonen aldeko konpromisoa barritzeko”.
Beste batzuetan lez, egun horretan alkartasuna nabarmenduko da. Unzuetak gene solidarioa “autorpena merezi dauan pertsona askoren alde” agertzeko eskatu eban.
Cáritas atendió en Bizkaia a más de 13.000 personas, en 2023 https://t.co/gPrwhEJ7Wo
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 29, 2024