22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Zatoze Lurralde Santura. Lurralde Santua zain daukazue”
03.06.2024

“Zatoze Lurralde Santura. Lurralde Santua zain daukazue”

Fray Tony Choucry fraile frantziskotar eta  Lurralde Santuaren Zaintzako ekonomoa Bilbon da. Choucry libanoarrra Jerusalemen bizi da eta eguerdi honetan On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz eta bere Gotzain Kontseiluagaz alkartu da. Arratsaldez, berbaldia eskainiko dau San Frantzisko Xabier parrokian, arratsaldeko zazpietan. Ondoren, meza ospatuko da egundoko indarkeriaren astindu latza, milaka lagunen hilketa dakarrena, jasaten diharduan lurralde horretarako bakea eskatzeko. Choucrygaz batera, Fray Luis Quintana Lurralde Santuaren Espainiako Zaintzako arduradunagaz etorri da. 

Egunotan, Fray Tony Choucry eta Fray Luis Quintana penintsulako hainbat leku bisitatzen dihardue Lurralde Santuan jasaten ari diran egoeraz hitz egiteko. Gaur gure Eleizbarrutira etorri dira eta aurretik Madril, Toledo, Caravaca de la Cruz (Jubileu Urtea ospatzen dihardu) eta Murtzian izan dira.

Lurralde Santuko frantziskotarrak
Fray Luis Quintana eta Fray Tony Choucry frantziskotarrak, gotzaina eta Gotzain Kontseilu zabala.

Behin baino gehiagotan bitartekari diplomatiko lez jardun dauan Fray Tony Choucryk mutiko eta neskato zaurituei Gazatik ataraten be lagundu deutse, gero ospitaleetara eroateko. Gaur egun “bildurrez” bizi dirala autortzen dau, orain Lurralde Santua guztiz aldatuta dagoala, ez dagoalako lehengo segurtasunik. Bere esanetan, “erromes gitxi dago. Ez da jenterik ikusten kalean, turista gitxi joaten da. Giroa, desbardina da. Uri zaharrean, eguerdiko 12:00ak inguruan dana ixten da bazkaltzera joateko eta arratsaldeko laurak ingururako dana ixten da”.

“Zatoze Lurralde Santura. Lurralde Santua zain daukazue. Jauna, bakea da. Jauna, bizia da. Ez izan bildurrik, bizia, heriotza baino sendoagoa da”.

(Fray Tony Choucry)

Lurralde Santurako San Frantzisko Xabier parrokiako taldea

Lurralde Santurako San Frantzisko Xabier parrokiako taldeak urteak daroaz lurralde haretan bizi daben egoera larriaren aurrean sentiberatasuna bizten. Eurentzat bisita hau aukera ederra da gaur egungo gatazka “gertutik, zuzenean ezagutzeko” eta dei egiten deutse Bizkaiko alkarteei “ekitaldiagaz bat egin eta parte hartu daien”. Fray Tony Choucry frantziskotarrak berbaldia emongo dau 19:00etan.

Franciscanos de Tierra Santa