Barriak
Etiquetado como: Lurralde Santua
Eleizak Lurralde Santuaren aldeko eguna ospatuko dau barikuz
1974tik hasita, Bariku Santuz Lurralde Santuari laguntzeko diru-batze berezia egiten da. Paulo VI.a aita santuak sustatu eban jarduera hau, mundu osoko katolikoak deituz Lurralde Santuko eleizei laguntza zehatza emotera.
"Lur Santuaren Lagunak. Bilbao" weba, euskeraz
Eleizbarrutian itzulpenez arduratzen dan taldeak, hain zuzen be Juan Gallastegi abadeak, “Amigos de Tierra Santa. Lur Santuaren Lagunak. Bilbao” dalakoaren web orrialdea euskeratu barri dau. Joan dan apirilean martxan jarri zan orrialdeak hilean hiru mila bisita inguru jasoten ditu eta Lur Santuaren zerbitzura dagozan frantziskotarren esanetan, Lur Santurako erromesaldien …
"Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao" alkarteak web barria eta hurrengo erromesaldiak aurkeztu ditu
Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao alkartearen web sortu barria aurkeztuko dogu. Besteak beste, antolatzen dabezan erromesaldien inguruko barriak jasoten ditu, esate baterako: ibilbide zehatzak, aurreko prestaketa, egitarauak eta Lurralde Santuaren inguruko liburu eta artikulu interesgarriak. Orrialde oso interesgarria da, lurralde hori ondo ezagutzen daben pertsonek kontu …
Itzuli dira erromesaldiak Lurralde Santura
"Lurralde Santuaren adiskideak. Bilbao" taldeak erromesaldia egingo dau Lurralde Santura uztailaren 6tik 13ra. Urtebete eta erdi inguru haretara bidaiarik egiteko aukera barik egon ondoren, egoera latza bizi izan da-eta inguru haretan, talde batzuk hasi dira bidaiak antolatzen. "Lurralde Santuaren adiskideak. Bilbao" taldetik behin eta barriro dinoenez, "ez da bildurrik izan …
"Zatoze Lurralde Santura. Lurralde Santua zain daukazue"
Fray Tony Choucry fraile frantziskotar eta Lurralde Santuaren Zaintzako ekonomoa Bilbon da. Choucry libanoarrra Jerusalemen bizi da eta eguerdi honetan On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz eta bere Gotzain Kontseiluagaz alkartu da. Arratsaldez, berbaldia eskainiko dau San Frantzisko Xabier parrokian, arratsaldeko zazpietan. Ondoren, meza ospatuko da egundoko indarkeriaren …
Caritas Jerusalem: Ahots bakoen ahotsa
Gaur, Bariku Santua, Lurralde Santuko Eleizaren aldeko alkartasun-eguna ospatzen da mundu osoan.Lurralde Santuko Kustodiatik azaldu dabenez, diru-batze hau aitatzen dauan lehenengo agiria 1455ekoa da: Kalixto II.aren bulda. Agiri honek "baimena emoten deutse Kustodiako fraileei, herrialdeetara joan eta Leku Santuetarako dirua batzeko.Lurralde Santurako dirua batzea …
Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau bake eta adiskidetzearen aldeko otoitz egunagaz
Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, dei egin deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien gaur, martitzena, urriak 17, eta Bilboko Eleizbarrutiak be bat egin dau ekimen honegaz. Gotzaina buru izango da gaur …
Urriak 17: Bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna
Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, Lurralde Santuko Ordinarioen izenean, dei egiten deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien datorren martitzenez, urriak 17.
Parte hartuko zeunke Corpus Christi parrokiak Lurralde Santura egingo dauan erromesaldian?
Bilboko Corpus Christi parrokian ohituta dagoz Lurralde Santura erromesaldiak antolatzen. Pandemia aldian eta 2023 urte honetan izan ezik, aspalditik egiten dihardue bidaia urtero Lurralde Santura gaian benetako aditu dan eta lurralde hori primeran ezagutzen dauan Javier Martinez Suescun abadearen eskutik. Parrokiatik dei egiten deutse gura daben Eleizbarrutiko kide guztiei, …
Lurralde Santuaren aldeko eguna
Bariku Santuz ohikoa danez Eleizak aparteko diru-batzea egiten dihardu Lurralde Santuko kristauen alde. Joan dan azarotik Ekialdeko Eleizetarako Dikasterioko prefektu dan Claudio Gugerottik gutuna idatzi dau egun honetarako eta, besteak beste, orain dala aste batzuk Siria eta Turkia astindu eta milaka hildako eragin eban lurrikara gogora ekarri dau: "Hamabi urte baino …
Bermeo: Parrokiak zabalik
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz.
Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".
Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian.
BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta
Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.
Lan ikusezina 'Bizkaia isilik' bilkuretan
HIlaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik bilkurak egingo dira migratzailee ta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabeketiak salatzeko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bezperan izango da apirileko bilkura eta horregaitik agerian jarriko dabe gure inguruan ikusezintasunean lan egiten dauan hainbeste lagunen egoera.
"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz
Iñaki Serrano abadea hil da: "Bere balioek pertsona lehenesten eben"
Joan dan barikuz, apirilak 24, Ignacio Santiago Serrano Beitia eleizbarrutiko abadea hil zan 84 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur iluntzeko 20:00etan ospatuko da pastoralgintzan uste asko emon ebazan Santurtziko Gorka Deuna parrokian.
Astekoak, asteko barri nagusiak
Eleizbarrutian astean zehar izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz
Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra comunidad latinoamericana. Ella, nuestra Virgen morena, nuestro modelo de fe, sigue siendo hoy firme guía hacia Jesús”. On Joseba Segura gotzaina be saioan izango da.
`Bilboko Korala gertutik´ jaialdia, hainbat eleizatan
Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak, Bizkaiko Eleizaren laguntzagaz, bultzatutako jaialdiaren hamargarren ekitaldian, uriko eleiza, parrokia eta kaperetan izango dira emonaldiak. Lehenengo kontzertua datorren domekaz, apirilak 26, izango da, 19:00etan, Mirarigilea eleizan (Zorrotza) eta Jesus Guridi Orkestra eta Aureliano Valle Orkestra izango dira protagonista.



