01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau bake eta adiskidetzearen aldeko otoitz egunagaz
17.10.2023

Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau bake eta adiskidetzearen aldeko otoitz egunagaz

Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, dei egin deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien gaur, martitzena, urriak 17, eta Bilboko Eleizbarrutiak be bat egin dau ekimen honegaz. Gotzaina buru izango da gaur arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean egingo dan otoitzaldian: Sakramentu Guztiz Santuaren erakusketa eta Arrosarioa ererzatzea.

Otros actos para la Jornada por la paz, en la diócesis de Bilbao:

Begoñako basilikan: Eguneko ospakizun guztietan (09:00, 11:00 eta 19:00)

Ermuko Santiago Apostolua parrokian: Arratsaldeko otoitzaldia (19:00etan).

Trapagaran: Bakearen aldeko otoitzaldia (19:30etan)

Allen: Bakearen aldeko otoitzaldia (18:00)

Algortako Berrerosle Guztiz Santua parrokia (19:00)

“Datorren martizenez, urriak 17, guztiek barau eta bijilia eta otoitz eguna ospatzeko eskatzen dogu. Otoitzaldiak eukaristia-gurtzagaz eta Ama Birjina Guztiz Santuarenganako arrosarioagaz antolatuko dira. Seguruenik, gure eleizbarrutietako hainbat lekutan, inguruabarrak kontuan hartuta, ezin izango da batzar handirik egin. Parrokietan, alkarte erlijiosoetan, familietan, posible izango daantolatzeak baterako otoitzaldi bakun eta soilak” (Lurralde Santuko Katoliko Ordinarioen Batzarra)

 Bakearen aldeko barau eta otoitz eguna

Jerusalemeko patriarka latindarraren esanetan, itzela da atsekabe eta nahigabea gertatzen ari danagaitik. “Beste behin be, krisi politiko eta militarrara bizi dogu. Bat-batean, sekula jasan bako indarkeriak dana bete dau. Luzaroegi bizi izaten dihardugun gorrotoa are eta gehiago gehituko da eta indarkeriaren gurpil soroak egundoko triskantza baino ez dau ekarriko. Edozein lekutara begiratuta be, herotza baino ez da ikusten”.

Pizzaballak esan dauanez, atsekabe eta nahigabez betetako une honetan ez dabe ahalmen barik geratu nahi. “Eta ezin deutsegu heriotzari eta bere eztenei (1 Kor 15, 55) entzuten dan azken hitza izaten itzi”. Horregaitik, aurrerago azaldu dauanez, “otoitz egitea, gure bihotza Jainko Aitarengana bihurtzea ezinbesteko dala sentitzen dogu. Holantxe bakarrik atara ahal izango doguz indarra eta nasaitasuna une hau Berarengana zuzenduz, otoitzean, erreguan eta garrasi eginez bizitzeko”.

“Jainkoak ez dau-eta anabasa maite, bakea baino”
(1 Korintoarrei 14, 33)

Jerusalén.