02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Begoña Iñarra misiolariaren berbaldia bihar, Bilbon
17.10.2023

Begoña Iñarra misiolariaren berbaldia bihar, Bilbon

"Misinoa: arriskutik eraldaketara" goiburuaren haritik jardungo dau bihar -eguaztena-, Begoña Iñarra misiolariak Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Iñarra, Afrikako Andra Mariaren misiolaria da eta bere berbaldia Eleizbarrutietako Misinoen ordezkaritzak datorren domekaz, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenaren barruan ospatuko dan DOMUND egunari lotuta antolatu dau,

Begoña Iñarra gazte laikoa zala izan zan lehenengo aldiz misinoan, Kongoko Errepublika Demokratikoan. Beranduago, Afrikako Andra Mariaren misiolariak ordenako monjek egiten daben lanaren barri jasotean, kongregazinoagaz bat egitea erabaki eban.

Begoña Iñarra

Kontinenteko hainbat herrialdetan jardun izan dau. Gainera, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Ugandan, Etiopian, Mozambiken eta Kenyan bizi izan da. Hemen, Zuzentasun eta Bakerako Ekialdeko Afrikako Gotzainen Batzarren Bulegoa sortu eban eta Zuzentasun eta Bakerako taldeetan lagundu.

Iñarra idazkari exekutiboa izan zan Fede eta Zuzentasuna Afrika Europa Sarean, Bruselan, eragin politikorako lanetan, Afrikaren ekonomia-interesak defendatuz Europar Batasunean. Era berean, pertsonen salerosketaren aurka jardun eban buru-belarri Paris eta Madrilen. 2015etik 2023aren hasierara arte, JPIC Sarea eta beste kultura batzukazko alkartze eta harremana koordinatu eban bere kongregazinoan. Gaur egun, pertsonen salerosketaren aurkako Madrileko Eleizbarrutiko Batzordeko koordinatzailea da. 

Gazte Role Model Saria

2019an, Begoña Iñarrak Begoñazpi ikastolak emoten dauan Gazte Role Model Saria jaso eban, hain zuzen be alkartasunaren arloan.

Pako Etxeberria eta Begoña Iñarrak urte berean jaso eben Gazte Role Model saria.

Begoña Iñarra.