02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
16.10.2023

Martxan da familien erlojua

'Familiaren erlojua' bitartekoa Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia eta helduak saila) sustatzen dau Arrupe alkarteagaz eta Loiola zentroagaz batera, familia egitsmoa bultzatzatzeko "bizi dauan edozein une eta inguruabarretan (askotariko familiak, banandutakoak, seme-alabak dabezanak edo ez dabezanak...)".

Familiaren inguruko egitasmo bultzatzea, eguneratzea eta sustatzea dira bitarteko honen helburuak. Datorren eguenez, urriak 19, aurkeztuko da Indautxuko ikastetxean (Areilza Dr., 32), 18:30etan.

‘Familien erlojua’ jardunbidean, 6 saio dagoz (4 goizetan batzarrak eta saio bi online); familiakaz zehaztuko dira datak. Beren-beregi prestatutako lagungarriez baliatuz, ikuspuntu praktikoa emongo da. Banan-banako gogoeta eta bikote-harremanaz gainera, parean seme eta alabakaz jarduteko aukera izango da.

Izena emoteko eta gehiago jakiteko: 94 400 40 04 (Loiola zentroa); 94 479 56 11 (Fede-zabalkunde eta Katekesirako familia eta helduak saila). E-maila: familia@cvxarrupe.org edo adultosfamilia1@bizkeliza.org.