27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
15.10.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Urriaren 11an, eguaztenez, Begoñako Andra Mariaren Egunez ospatu zan erromeriaren ingurukoak jasoten dira, besteak beste, laburpenean.

Aurton, lehenengo aldiz, bezperara aurreratu dan erromeria, ospakizunak, eta Amatxurengana hurreratu diran milaka lagunak be aitamena izan dabe webean eta sail honetan.

Buruko gaixotasunak

Gainera, Buruko Osasunaren inguruko eguna dala-eta web honetan Argia fundazinoak egiten dauan lana gogora ekarri da.

Algortako Aita Hirukoiztarrek sortuta, buruko gaixotasunak dabezanei eta euren ingurukoei laguntza eskaintzea da alkartearen helburua. Mezua zuzendu deutso gizarteari arazo hau agertzera emonez eta buruko osasun eskasari lotutako estigmez ohartarazoz.

https://youtu.be/T_Fz6U-TfWI

Hitzaren eskola”

Verbum Dei alkartearen ekimena be jasoten da laburpenean: Salmoen liburuan oinarrituta, “Hitzaren eskola” garatuko dabe.

Hilean behin izango dira saioak Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 18:30etatik 20:00etara, urriaren 18tik -martitzena- hasita.

Verbum Dei Senidetasun misiolaria Pontifize Zuzenbideko Biziera Sagaratuko Institutua da. Euren esanetan, “alkarte misiolaria gara eta ‘otoitza eta Hitzaren ministerioa’ (Eg 6, 4) da gure karisma”.

Berbaldiak Corpus Christi parrokian

Web orrialdean iragarri danez, Mons. Fernando Prado Donostiako gotzainak emon deutso hasiera Bilboko Corpus Christi parrokiako hizaldi sailari, “Krisiaren nondik norakoak. Preminazko aldaketak” gaiaren inguruan jardunez.

“Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta… oinarrizkora!” goiburu orokorraren haritik ospatuko dira berbaldiak hilero eleizan (Licenciado Poza, 50), 18:30etan hasita.

Erromesaldia Lourdesera

Astekoak sailean jaso danez, joan dan barikuz, 550 lagunez osatutako taldeak ekin eutsan Eleizbarrutitik Lourdesera egiten dan erromesaldiari.

Gaixo, erromes eta hospitalarioek hiru egun biziko dabez han, makina bat jardueretan parte hartuz otoitz egin eta bizikidetza lantzeko. Hasieran, heziketa eskainiko jake hospitalario barriei.

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru da taldean eta Aitor Uribelarrea Lourdeseko Hospitalitateko kontsiliarioa eta hainbat abade eta abadegai be joan da.

Azkenik, “Goazen!” kurtso hasierako ekitaldian parte hartu dabenek jarduera horren inguruan egin dabenebaluazinoa be aitatu da laburpenean. Orokorrean, balorazino ona emon deutse, baina aldatu eta hobetu beharreko gauzak be ikusi dabez.

Hauxe da Astekoak, eleizbarrutiko asteko barriak