01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Verbum Dei erakundeak kurtsoko jarduerak aurkeztu ditu
14.10.2023

Verbum Dei erakundeak kurtsoko jarduerak aurkeztu ditu

Verbum Dei Bizkaiko familia misiolariak "Hitzaren eskola" aurkeztu dau kurtso honetarako. Salmoen liburuaz baliatuz, hilean behin batuko dira Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Lehenengo saioa, datorren eguaztenez, urriak 18, ospatuko da 18:30eetatik 20:00etara. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 94 624 12 84 telefonora deitu (Inma Ochoa).

Bosgarren urtez jarraian, Verbum Dei erakundeak azterketa biblikoa, otoitz esperientzia eta ebanjelizazinoa barne harten dituan proposamen hau jarri dau martxan.

Verbum Dei

Verbum Dei Senidetasun misiolaria Pontifize Zuzenbideko Biziera Sagaratuko Institutua da. Euren esanetan, “alkarte misiolaria gara eta ‘otoitza eta Hitzaren ministerioa’ (Eg 6, 4) da gure karisma”.

Hiru adarrek osatzen dabe: bi, sagaratu zelibeenak eta bat, senar-emazte misiolariena. Verbum Dei Senidetasun Misiolaria, Verbum Dei Familia Misiolariaren barruan dago eta hemen espiritualtsun eta misino bereko fededun laikoak alkartzen dira.

Verbum Dei alkarteak Jainkoaren Hitzean zehazten eta oinarritzen dau bere misinoa. Euren esanetan, “helburua Jainkoaren Erreinuaren bizipen eta zabalkundea da”. Otoitz, heziketa eta beste hainbat jardueratarako talden bidez garaten dabe euren apostolutza.

Bilboko Eleizbarrutian:
“Mundu osoko Eleizaren bizitza eta misinoan txertatuta, 50 lagun inguruk osatzen dogu Bilboko lekuko Eleizako Verbum Dei familia. Berariazko karisma teorian eta bizitzan ezagututa, parte hartzeko eta konprometitzeko hainbat bide dogu”.