30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Lurralde Santuaren aldeko eguna
07.04.2023

Lurralde Santuaren aldeko eguna

Bariku Santuz ohikoa danez Eleizak aparteko diru-batzea egiten dihardu Lurralde Santuko kristauen alde.  Joan dan azarotik Ekialdeko Eleizetarako Dikasterioko prefektu dan Claudio Gugerottik gutuna idatzi dau egun honetarako eta, besteak beste, orain dala aste batzuk Siria eta Turkia astindu eta milaka hildako eragin eban lurrikara gogora ekarri dau: "Hamabi urte baino gehiagotan, Sirian indarrean dan gerraren zoritxarrari lurrikara bortitzak eragindauan hondamenda gehitu gehar jako: behera etorri diran eraikinak eta, ondorioz, fede eta gizatasunean anai-arreba doguzanen derrigorrezko urteera euren etxeetatik. Oraingoan, ez dira bonbetatik edo Irakeko Niniveko inbasinotik ihes egiteko atara, etxeak, bihotz-bihotzeko gordelekuak eta familiaren babeslekuak balantza egin daualako baino eta hilobi bihurtzeko zorian geratu dalako eta, askotan, hilobi bihurtu dalako".

Gugerottik azaldu dauanez, gerra luzeak ekarritako suntsipenek eta gertatu barri dan lurrikarak agerien itzi dabez, beste behin be, “gizadiaren itxaropenen segurtasunen makaltasuna, eta Kristo hil eta berbiztuaren Pazkoan, Jainkoaren leialtasunaren Harkaitzean sustraitzeko gogo bizia sentiarazo deuskue. Aste batzuk lehenago, Zigorkatzearen eleizan, Jerusalemeko Via Appian zehar, ikusi dogun bere irudi profanatuari begiratu geuntsan. Mutilatutako Kurutze hori deia dogu euren senide eta lagun kutunen gorpuak hondakinen azpian txikituta edo bonbek apurtuta ikusi dauan hainbeste eta hainbeste anai eta arrebaren atsekabea antzeman daigun, eta eurakaz batera, euren eskuei gogor oratuta, Kurutzearen bidea egin daigun, hilobi bakar batek be -esate, baterako, Anastasis Basilikakoa edo Uri Santuko Hilobi Santua lakoa- gizon eta emakumeen biziaren gainetik ez dauala azken htza izango jakinda”.

Ekialdeko Eleizetarako Dikasterioak 2022ko txostenean zehazten dauanez, Lurralde Santuaren aldeko diru-batzea da Leku Santuen inguruko bizitzari eusteko iturri nagusia. Diru-batze honetaz baliatzen da frantziskotar Kustodia diru-batze horretaz baliatzen da Leku Santuak, oroimenaren harriak babestu eta zaintzeko eta kristau presentzia, Lurralde Santuko harri biziak, sustatzeko, alkartasunezko hainbat jardueraren bidez, esate baterako, pastoral, heziketa, osasun eta gizarte egiturei eutsiz. 

Lurralde Santuko Kustodia

Lurralde Santuko frantziskotarren Kustodiari dagokionez, 2021-2022ean lanak egin ebezan erromesentzat eta lekuko alkartearen alde Ain Karemen, Beit Sahourren, Betanian (Marta, Maria eta Lazaroren santutegian), Betleemen, Kafarnaunen, Emaus eta Jerikon (Jesus bateatu za lekuan, Jordan ibaian), Jerusalemen, Ammanen, Kanan, Jaftan, Nazareten eta baita Siria eta Rodasen. Gainera ‘Pro Terra Sancta’ alkartearen 30 ekintzetan lagundu zan Siria eta Libanon.