02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parte hartuko zeunke Corpus Christi parrokiak Lurralde Santura egingo dauan erromesaldian?
29.04.2023

Parte hartuko zeunke Corpus Christi parrokiak Lurralde Santura egingo dauan erromesaldian?

Bilboko Corpus Christi parrokian ohituta dagoz Lurralde Santura erromesaldiak antolatzen. Pandemia aldian eta 2023 urte honetan izan ezik, aspalditik egiten dihardue bidaia urtero Lurralde Santura gaian benetako aditu dan eta lurralde hori primeran ezagutzen dauan Javier Martinez Suescun abadearen eskutik. Parrokiatik dei egiten deutse gura daben Eleizbarrutiko kide guztiei, 2024ko Pazko-astean (martxoaren 31tik apirilaren 7ra) egingo dan erromesaldian parte hartu daien. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: Corpus Christi parrokia (Poza Lizentziatua, 50. Bilbao), 94 441 8 99 telefonoa.

Hasi dira 2024ko Pazko-astean Lurralde Santura egingo dan erromesaldian parte hartzeko izenak emoten. Corpus Christi parrokiatik adierazo dabenez, ahalik eta bizkorren izena emotea komeni da, datorren kurtsoaren hasieran prestaketei ekin ahal izateko. Euren ustez, jente askok emongo dau izena datorren urteko ekitaldirako, 2023an ez dalako erromesaldirik egon. Beraz, Javier Martinez Suescunek azaldu dauanez, “bidaia egin gura dabenek ahalik eta bizkorren jarri behar dabe hartu-emonean parrokiagaz, izena berandu emon ezkero leku barik geratzea gertatu daiteke-eta. Berrogeta hamalau legu dagoz eta hainbat lagunek emon dau izena”.

Gehiago jakiteko, ibilbidea, bideoak… ikusteko: esteka

Izena emoteko, Corpus Chisti parrokiagaz hartu-emonean jarri (Poza Lizenziatua, 50. Bilbao), 94 441 18 99 telefonoaren bitartez.

El grupo de la parroquia del Corpus, de Bilbao, en Nazaret, ante la fuente de la virgen, en la peregrinación de 2022.