Barriak

Etiquetado como: Erromesaldia

16.03.2026

CECO-itsu katolikoen erromesaldia Erromara

CECO-itsu katolikoen Bilboko Eleizbarrutiko taldeko bederatzi lagun Erromara joan dira erromes hainbat eleizbarrutitako taldeetako beste kide batzukaz batera. Marian Caselles CECO-Bilbao taldeko kidearen esanetan, "esperientzia zoragarriz bizi izan dogu". Hainbat eleizbarrutitako itsu eta laguntzaileak alkartu ziran Madrilen eta handik "Ilusinoz eta itxaropenez beteta …

20.10.2025

Lourdesera egindako erromesaldia argazkitan

630 lagunek parte hartu dau asteburuan eleizbarrutitik Lourdesera egin dan erromesaldian. Honako honegaz batera, handik bialdutako argazki eta bideoak ikusi daitekez. 

17.10.2025

Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera

Gaurtik domekara arte, On Joseba Segura gotzaina buru dauan eleizbarrutiko taldeak erromesaldia egingo dau Lourdesera. lLourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatu dau, beste behin be, erromesaldi hau.

11.09.2025

Zabalik da eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea

Lourdeseko Ama Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta, aurten be egingo da eleizbarrutiko erromesaldia Lourdesera, hain zuzen be, urriaren 17tik 19ra. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39 eta 639 159 222.

11.09.2025

"Lur Santuaren Lagunak. Bilbao" weba, euskeraz

Eleizbarrutian itzulpenez arduratzen dan taldeak, hain zuzen be Juan Gallastegi abadeak, “Amigos de Tierra Santa. Lur Santuaren Lagunak. Bilbao” dalakoaren web orrialdea euskeratu barri dau. Joan dan apirilean martxan jarri zan orrialdeak hilean hiru mila bisita inguru jasoten ditu eta Lur Santuaren zerbitzura dagozan frantziskotarren esanetan, Lur Santurako erromesaldien …

14.08.2025

Gaueko II. erromesaldia Areetatik Begoñara

Abuztuaren 15ero gertatzen dan modura, milazak lagun joango da Begoñako basilikara eta inguruetara Amatxuren debozinoak eraginda. Guztira 15 meza ospatuko dira egunean zehar, lehenengoa goizeko lauretan. Urtero errepikatzen dan ohikunea gaueko erromesaldiena da. Igaz lehenengoz egin za Areetan antolatutakoa. Parrokoak, Fernando Marcosek,erromesaldiaren inguruko zehaztasunak …

30.07.2025

Erromarako bidean, gazteen Jubileuan parte hartzeko

Domekara arte gazteen Jubileuan parte hartuko daben gazteak Bilbotik atara ziran Erromara joateko. Gaur atarako dira beste batzuk eta han osotuko da eleizbarrutiko ordezkaritza.

10.04.2025

Eleizbarrutitik Erromara egin dan erromesaldiko argazkiak

Badira egun batzuk Jubileu Urtea dala-eta eleizbarrutitik Erromara erromes joan dan taldea bueltatu zanetik. Orduan, hainbat erromesen lekukotasunak jaso ziran, hemen barriro irakurri daitekezanak. Orain, Alberto Sanzek egindako argazkien bilduma aurkeztuko dogu. Argazki asko dira, erromesek apurka-apurka ikusi eta erromesaldiko oroitzapenak freskatuko dabez eta joan ez …

01.04.2025

Eleizbarrutiko erromesaldia Erromara: "Pozez eta fedez betetako esperientzia"

70 lagunetik gora joan zan erromes eleizbarrutitik Erromara joan dan astean, Frantzisko aita santuak deitutako 2025eko Ohiko Jubileua dala-eta. On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Patxi Malo erromesaldietarako eleizbarrutiko saileko arduraduna eta Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa be taldean joan ziran. San Kalixto katakonbak eta Vatikanoko San Pedro, Andra …
25.03.2025

Eleizbarrutiko erromesak Erroman dira

Bart heldu zan Erromara eleizbarrutian antolatu dan erromesalian parte hartzen dauan taldea. On Joseba Segura buru dala eta Patxi Malo erromesaldietarako eleizbarrutiko saileko arduraduna eta Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa taldean dirala, Frantzisko aita santuak  "Spes non confundit” buldaren bidez deitutako Ohiko Jubileua dala-eta joan dira erromes eta …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2583 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.06.2026

Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde

Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.

25.06.2026

Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar

Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.

24.06.2026

«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben. 

24.06.2026

Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak

Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.

23.06.2026

Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren

Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.

23.06.2026

Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"

El presbítero diocesano Emilio Avellanal Gutiérrez ha fallecido este sábado, 20 de junio, en Bilbao, a los 97 años de edad y 72 años de vida sacerdotal. Su funeral se celebrará mañana miércoles, a las 20:00 h., en la parroquia de San Jorge, de Santurtzi.
23.06.2026

Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan

Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.

22.06.2026

Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat

Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

22.06.2026

Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan

Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.

21.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Emaitzak orrialdeka