Saioari hasiera emoteko, otoitzaldia egin eben Jose Mari Landa Donostiako Eleizbarrutiko ordezkariak gidatuta.
Ondoren, Lori Thompson Matia Fundazinoko psikologoak berbaldia eskaini eban osasun pastoraltzaren aurtengo kanpainarako goiburuari buruz: “Itsaropentsu tristuraren aurrean / Dar alegría en la tristeza”.
Egunari amaiera emoteko, “Haizearen orrazia” dalakoaren inguruan paseoa eta bazkaria izan ebezan.