20-07-2024 Sábado, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Osasun Pastoraltzarako eragileen Eleizbarruti arteko batzarra
19.06.2024

Osasun Pastoraltzarako eragileen Eleizbarruti arteko batzarra

Atzo -ekainak 18, martitzena-, ospitaleetako pastoral eragileen Eleizbarruti arteko XXI. batzarra ospatu zan Donostiako Eleizbarrutiko Seminarioan. Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarrutietako arreta erlijioso eta espiritualetako zerbitzurako taldeak 2019an batzartu ziran azkenengo aldiz eta aurton barriro izan dabe hitzordua.

Saioari hasiera emoteko, otoitzaldia egin eben Jose Mari Landa Donostiako Eleizbarrutiko ordezkariak gidatuta.

Osasun Pastoraltza Donostian

Ondoren, Lori Thompson Matia Fundazinoko psikologoak berbaldia eskaini eban osasun pastoraltzaren aurtengo kanpainarako goiburuari buruz: “Itsaropentsu tristuraren aurrean / Dar alegría en la tristeza”. 

Osasun Pastoraltza Donostian

Egunari amaiera emoteko, “Haizearen orrazia” dalakoaren inguruan paseoa eta bazkaria izan ebezan.

Equipo de la diócesis de Bilbao