22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko bost gaztek misino-esperientziak biziko dabez udan
22.06.2024

Bizkaiko bost gaztek misino-esperientziak biziko dabez udan

Ekainaren 15ean, zapatuz, Ipar-hegoaldea ikastaroaren azken saioa ospatu zan. Bederatzi gaztek parte hartu dabe Misinoek, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Caritas Bizkaia erakundeak antolatzen daben ikastaroaren aurtengo ekitaldian. Prozesua burutu ondoren, gazte horreetako bostek misino-esperientzia biziko dabe udan. Lau Boliviara joango dira eta bestea Togora. Ikastaroaren 29 ekitalditan, 400 lagun inguruk parte hartu dau.

Laurogeita hamarreko bigarren erdian, misinoko lurraldeetan esperientzia bizi ahal izateko egonaldi laburrak eskaintzeko aukera aztertzen hasi ziran Eleizbarrutietako Misinoen Ordezkaritzan. Hegoaldeko herrialdeetan jasaten daben pobretasun eta desbardintasuna agertzea eta misino-bokazinoa agertzea zan helburua.

Beste alde batetik, laikoen heziketarako Bilboko Eleizbarrutiko zerbitzutik Ipar-Hegoaldea errealitateari buruzko heziketa eskaintzea preminazkoa zala pentsatu zan, besteak beste, begirada sinisteduna emoteko. Testuinguru honetan sortu zan heziketarako prozesua eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Caritas Bizkaia erakundeak be bat egin eben egitasmoagaz.

Heziketa 400 gazte ingururi

Hogeita bederatzi urtez, Bizkaiko 400 gazte inguruk -gehienak, emakumeak- egin dau ikastaroa. Horreetatik, “180 inguruk parte hartu dau udako esperientzietan”, Mertxe Agirre, Misinoetarako Ordezkaritzako kideak Radio Popular-Herri Irratian eskainitako alkarrizketan azaldu dauanez. 

Kurtso honetan, 9 lagunek egin dabe ikastaroa. Joan dan zapatuz izan zan azken saioa. Bolivian diharduan ADSIS misiolarien taldeagaz eta Togoko taldeagaz hartu-emonean jarri ziran, udan leku horreetara joango dira-eta euretako batzuk.

Lekukotasunak

Nagore CebrianIker Garitagoitia y Aitor Sagastuik parte hartu dabe, besteak beste, Ipar-hegoaldea ikastaroan eta euren lekukotasuna eskaini eben Radio Popular-Herri Irratian.

Aitor Sagastui, Nagore Cebrián e Iker Garitagoitia, en Radio Popular/Herri Irratia.
Aitor Sagastui, Nagore Cebrián e Iker Garitagoitia, en Radio Popular/Herri Irratia.

Nagorek azaldu ebanez, “aldi berean, nazinoarteko garapen eta lankidetzan prestatu naz. Ipar-helgoaldea ikastaroa kristau begiradatik egiten danez, guztiz aberasgarri iruditu jat. Batez be Eleizaren kolonizazinoaren sasoiko historia ezagutu eta orain gazteen aurrean hori kokatzeko era aztertzeko bide da-eta”.

Aitorren esanetan, “Eleizbarrutiko Misinoa zuzenean, lekukotasuna emotera etorri jakuzan misiolari biren ahotik ezagutzea aberasgarri eta lagungarri izan zan”.

Aitor Sagastui, Nagore Cebrian eta Iker Garitagoitia, Bizkaia Irratian.
Aitor, Nagore eta Ikerrek euren lekukotasuna emon eben Bizkaia Irratian

Ikerrek nabarmendu ebanez, “garrantzitsua da, udako esperientzia bizi aurretik, gu hemen, eguneroko bizitzan, gure taldeetan, gure etxeetan, gure bizitzetan misiolari izaten hastea”.

Barriemoilea, Juanma Jubera, Radio Popular-Herri Irratia

La última sesión del curso tuvo lugar el sábado pasado