Begoñako, Getxoko eta Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako taldeek zuzenean ezagutu eben, Euphrasie, Anie eta Maribe Bengoetxea bere bizitza osoa Kongoko EDko misinoari eskaini deutsan bizkaitar misiolariaren eskutik, herrialde haretako arazoak, Berrizko Mesedetako Misiolariek Likasin garatzen dabezan egitasmoak eta Kongoko EDko heziketaren askotariko alderdiak zuzenean ezagutu ebezan.
Topaketan parte hartu eban hainbat lagunen esanetan, “pribilegioa izan da zapatu arratsaldea eurakaz emotea eta merezi izan dau Bakio, Getxo, Begoña edo Deustutik eurak entzutera etortea”.