22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Otoitza eta ohorezko aurreskua Mundakako `Kurtzioan´
02.08.2024

Otoitza eta ohorezko aurreskua Mundakako `Kurtzioan´

San Ignazio egunez, mundakarrek jardunaldi berezia bizi izan eben. Herrian Kurtzio legez ezagutzen dan kurutzearen inguruan herritar ugari batu zan. Gaztezar eta Egunsenti dantzari taldeak, José María Egileor txistulari taldeak, Mundakako koroak eta parrokiako kideek hartu eben parte ekitaldian. Begoña Andonegi alkartezainak zuzendu eban bedeinkazinoa.

`Kurtzio´ kalean dagoan izen bereko kurutzea barriztau dabe urte t´erdiko prozesua amaitu ondoren. Behin lanak amaituta dotore eta ikusgarri geratu da 1611an egindako kurutzea. original.

Piezak balio historikoa ez eze, sentimentala be badauka eta beraz, garagarrilaren 31an antolatutako ekitaldian herritar ugari izan zan.

Ohorezko aurreskua Kurtzio
Ohorezko aurreskua, kurutzearen aurrean

Begoña Andonegik bedeinkazino otoitza irakurri eban eta dantzariek ohorezko aurreskua egin eben.

Jauna, santu zaran Aita.
Kurutze hau gure fedearen testigantza lez jaso dogunez, entzun egizuz eskuzabaltasunez, gure eskariak,
eta emoiguzu,
hemen lurrean
Kristoren nekaldiaren misterioari
beti lotuta bizi izanik,
lortu dagigula berbiztearen betiko poza.

bedeinkapenerako otoitzaren zatia

Kurutzearen oinarrian honako hau irakur daiteke: “Esta cruz la hizo hacer Rodrigo Abad de Mendecano vos que sois lector rogad al soberano”. 

Txistularis Kurtzio
Txistulariak
Kurtzio Bedinkapena
Mundakako abesbatza
Begoña Andonegi,