15-08-2024 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Begoñako Amatxu eta Umea, bederatziurrenerako apainduta
06.08.2024

Begoñako Amatxu eta Umea, bederatziurrenerako apainduta

Atzo, XVI. gizaldiaren hasieratik beteten dan ohikunea burutu zan Begoñako basilikan. Mariaren Zeruratzearen eguna baino bederatzi egun aurretik, soingaineko zuriaz apaindu ebezan Amatxu eta Jesus Umea. Astelehenetik barikura 11:00 eta 19:00etan, eta domeka eta jaiegunez 10:00, 12:00, 13:00 eta 19:00etan, eguneroko mezetan ospatuko dan bederatziurrenak Bilbon eta Bizkaian oso sustraituta dagoan jai liturgikoari begira jarten gaitu. Aurton Amatxuren etxera hurreratzen diranek uztailean egindako 12 zundaketen arrastoak ikusi ahal izango dabez. Izan be, oinarrizko harkaitzaren sakonera eta giza okupazinoaren geruzak zehaztu guran dabilz. Ignacio Fernandez parrokoak adierazo dauanez, "indusketa arkeologikoa urtarrilean hasiko da eta, Jainkoari esker, tenplua ez da itxiko eta eleizkizunak egiten jarraituko dogu".

Gaur hasi da Bizkaiko parrokia guztietan ospatuko dan abuztuaren 15eko jaiegunaren aurreko bederatziurrena. Begoñako basilika da fededun gehien erakarten dauan tenplua. Jente askok deutso debozinoa lurraldeko zaindariari eta, hori dala-eta, meza ugari ospatzen da bertan, bezperatik hasita. Eguneko lehenengo ospakizuna, goizaldeko lauretan da. Ohikoa danez, lagun asko eta asko oinez hurreratuko da Bizkaiko makina bat lekutatik basilikaraino, eleizkizunik goiztiarrenean parte hartzeko.

Meza-ordutegia Begoñan
Meza-ordutegia abuztuaren 14 eta 15ean

Irudia apaindu

Atzo jarri eutsen Amatxuri gainjantzi zuria. Abuztuaren 15eko jai liturgikorako apainduta dago, beraz. Belus gorriko gainjantzia Mendekosten ipinten jako eta urdina, Sortze Garbiaren egunez.

Ama Birjina apaintzen
Ama Birjina apaintzen

Indusketa arkeologikoa, urtarrilean

Basilikako parrokoaren esanetan, batek baino gehiagok deitu izan dau basilikara, indusketaren inguruan galdetuz.  “Lasaitasuna helarazo gura deutsegu, ez da-eta etenik izango eleizkizunetan. Diputazinoak uztailean egin ebazan lehenengo zundaketak eta indusketa bera ez da datorren urtera arte hasiko”.

Arrastoa zundaketak Begoña
Bataiarriaren parean egin zan zundaketa geoteknikoko esku-hartzearen akabera.
https://www.youtube.com/watch?v=GNxNaQuCsOY&t=19s
Presentación de los sondeos por parte de la Diputación Foral de Bizkaia
La Amatxu y el niño revestidos