Abuztuaren 14an ospatuko dan prozesinoak hiru bereizgarri ditu, Javier Diago bozeroalearen esanetan: “arrosa-hosto naturalak jaurti, oroitzapenezko lepokoak eta janzkera: praka edo gona itsas urdina eta ator edo blusa zuria”. Begoñako Kofradiak kolore honeek janzteko eskatu dau, “itsas prozesinoen eta Maria Birjinaren koloreak” diralako.
Begoñako Andra Mari erromesaren prozesinoa ibaiertzetatik jarraituko dabenek be kolore horreetako arropak jantzi daiezala eskatu dabe Kofradiatik.
Leku guztiak beteta
Miguel Vera abadea izango da aurton Ama Birjina eroango dauan itsasontzian. Gainera, antolatzaileek beste hiru itsasontzi be ureratuko dabez. Lurreko ibilbideetan, 20 zamaketarik eroango dabe Ama Birjina.
Ibilbidea eta ordutegia
Hona hemen ibilbidea eta ordutegia:
10:00: Begoñako Andra Mariaren aurkezpena Santurtizko Torre Etxean.
10:15: prozesinoa Santurtzin.
10:30: ekitaldia Gorka Deuna parrokian, Karmeneko Amaren omenez ohorezko aurreskua dantzatuz.
10:45: prozesinoa, Udaletik igaro eta portura heldu.
11:30: Begoñako Andra Mari Erromesa daroan itsasontziaren urteera.
13:00: “Salve Regina” abestu La Salve zibiaren azpian.
13:10: iritsiera eta lehorreratzea Bilboko Udaletxeko pantalanean.
13:25: prozesinoa San Nikolas parrokiaraino.
13:55: ekitaldia San Nikolas eleizan, ohorezko aurreskuagaz.
14:00: urteera Pausoen museorantz.