Iurretako Goiuria auzoko eleiztarrek egun berezia ospatu eben atzo. Bero astunaz lagunduta, Ama Birjinaren irudia ermitatik parrokiara eroan eben, ohitura betez.
Gaur, bihar eta hilaren 14an, Ama Birjinaren hirurrena ospatuko da, egunero arrosarioa errezatuz, 11:30etan eta meza ospatuz, 12:00etan.
Prozesinoen jatorria
Antxina, sikateak egozanean egiten ziran prozesinoak, “kanpai-hotsez eta santuen litaniak abestuz”. Horixe dinoe Baskoniako Atlas Etnografikoarako jasotako lekukotasunek.
EEtnografiej azaltzen dabenez, sikateek eta, kasu bakarren batean, izurritea lako zooritxarrek eragindako alkartearen beharrizanek eraginda lekualdatzen ebezan Ama Birjinaren eta santuen irudiak euren ermitetatik parrokiara.
Lekualdatzeetan, erreguteak egiten ziran, auzotarrak partaide zirala. Hainbat herritan, irudia parrokian geratzen zan udabarritik udara arte. Gehienetan, irudiok, hirurrena edo bederatziurrena ospatu arte geratzen ziran parrokian eta amaitzeaz batera, prozesinoan eroaten ebezan, litaniak abesten zirala.
San Lorentzo eguna, Arteagan
Zapatuz, Arteagako auzotarrek San Lorentzo eguna ospatu eben. Ermitan meza ospatu ondoren, bazkaria egin eben eta bertsolarien emonaldia eta dantzak izan ziran. Jesus Muñiz Petralanda historialariak ermitari buruzko hainbat sekretu kontatu eban.
Gahiago jakiteko,`Menditik kostara´ orrialdera jo.