Aste Nagusian ohikoa danez, talde zuri-gorria Begoñako basilikan izan zan atzo, besteak beste, lore-eskaintza egiteko.
Orain dala 40 urte lez, Kopa eskaini eutsen Amatxuri.Orduan, mila lagun baino gehiago batu zan basilikan; atzo, askoz gitxiago, eta Eudes Fundazinoak hartutakoak ziran asko eta asko. Arantxa koordinatzailearen esanetan, “urtero etorten gara; izan be, bisita hau antolatzea asko kostatzen bajaku be, merezi dau umeei ilusinoz betetako une hau eskaintzeak”.
Jose Luis Achotegui abadeak gidatu eban ekitaldia eta aurkezpenean esan ebanez, “ekitaldi hau herri ondarea da eta, fededun izan ala ez, definitu egiten gaitu”.
📌Kirola eta balio onak zabalduz
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) August 19, 2024
📌Humanizar la vida a través del deporte @athletic_eus #bagara pic.twitter.com/UpaYV4JuQa
Esker ona eta eskaria
Jon Uriarte presidenteak esker ona adierazo eban aurreko denporaldiko lorpenengaitik eta hauxe eskatu eutsan Amatxuri: “taldeek Athleticen historia handitzen jarraitu” daiela.
Miriam Cepeda basilikako organistak Begoñako Andra Mari eta Hijos de Bizkaia jo ebazan ekitaldi labur eta hunkigarriari amaiera emoteko.
Zirkuak be egin eutsan bisita Amatxuri
Abuztuaren 16an, Aste Nagusiaren hasieraren bezperan, Zirkuko talde batek lore-eskaintza egin eban Amabirjinaren aurrean. ‘Global Circus’ zirkuko hainbat artistak parte hartu eban eta, eurakaz batera, Bilboko udaleko ordezkariek, alkatea buru.