Aste Nagusi honetan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Nekaldiaren Kofradiarena dan ‘Nekalditarrak’ txosnak Kidendaren bidezko merkataritzako produktuentzako lekua gorde dau.
Hego-Berria taldeko kide dan Jose Ignacio Iturmendiren esanetan, aukera honi esker, “bidezko merkataritzako produktuak aurkezteko eta saltzeko aukera izan dogu eta baita sentiberatasuna bizteko be”.
Aste Santua, jai eta dibertimentuaren eremua, “gure inguruko gizarte arazoak salatzeko espazioa be bada; horregaitik, bidezko soldata eta kontsumo arduratsua sustatzen daben bidezko merkataritzako produktuak aurkeztu doguz”, adierazo dau Jose Ignacio Iturmendik.
Bilboko Epalzaren Alarguna kalean dagoan Kidendaren denda datorren astean zabalduko dabe egun batzuko oporraldiaren ostean.
Parrokia kalera
San Bizente Martiria alkarteko ‘harri biziak’ ohituta dagoz parrokia kalera, plazara atara eta gizarte zuzenagoaren alde egiten dabenapustua jentearen aurrean aurkezten. Honen haritik, Hego-Berria taldeak gizarte eraldaketa bilatzen dau bidezko merkataritzaren bidez Kidendagaz lankidetzan, eta giza garapenerako egitasmoak sustatuz Kongoko Errepublika Demokratikoan, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik..
Kofradia-kidearen Eguneko ospakizuna
Gaur, Nekaldiaren Kofradiak egun berezia ospatuko dau Aste Nagusiaren barruan. Kanonikoki 1941ean eratu zan Kofradia honetako kideak alkartu eta alkarregaz igaroko dabe eguna jai giroan..