11-11-2024 Lunes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko gotzainaren bidaiaren barri Kanseniatik
22.06.2023

Bilboko gotzainaren bidaiaren barri Kanseniatik

On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetako Ordezkaria Kongoko Errepublika Demokratikoan dago. Iñigo Iriarte "Goicouria" eta "Mufungaren Adiskideak" fundazinoetako laguntzailea dago beragaz eta honek bialtzen ditu hango barriak, utzailaren 1ean bueltatu daitezan arte. Kongoko Errepublika Demokratikoan 57 urte daroazan Xabier Goicouria misiolariak egin eutsen harrrera, bera bisitatzera eta berak kudeatzen dauan hainbat egitasmo ezagutzera be joan dira-eta. Bidaia honen testuingurua, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena da. 

“Egun bete-betea Kansenian”, berbakaz deskribatu ditu Iñigo Iriartek Bilboko gotzainagaz batera Kongoko Errepublika Demokratikoan emon dabezan lehenengo orduak. Bere esanetan, “jentetzak egin deutso harrera gotzainari kalean eta eleizan”. 

Kongoko E.D.
Kongoko E.D.

Monja hirugarrendar kaputxinoen etxean hartu dabe ostatu. Atzo. Alfonso Saiz bizkaitar misiolariaren hilobia bisitatu eben, nesken “foyer” (etxea) dalakoan eta kongotar abadeen etxean hobiratuta dagoana. Pruden Escobar bizkaitar misiolariak martxan jarri eban zentro kateketikoan be egon ziran.

Konpontzen diharduen Alfonso Saiz misiolariaren hilobiaren irudiak. Iñigoren esanetan, “barri ona da eurek barritu izana, eta gure bisita horretarako atxakiatzat ez hartzea, azken ordura arte ez dabe-eta Kanseniara goazanik jakin. Urteen buruan be, Alfonso gogoan dabela esan gura dau horrek”.

Visita al hospital de Kansenia

R.D. Congo
El obispo de Bilbao Joseba Segura e Iñigo Iriarte, junto a personal del hospital de Kansenia.