07-05-2024 Martes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Marimar Gonzalez, Konpromisorako Arduradun Nagusia HOAC mobimentuan
21.06.2023

Marimar Gonzalez, Konpromisorako Arduradun Nagusia HOAC mobimentuan

Joan dan asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) Ordezkarien Osoko Bilkura ospatu dau Ávilan. Honako hau da batzar nagusien artean biltzen dan deliberamendu- eta erabaki-organo nagusia eta oraingoan 100 militantek parte hartu dabe Estatuko Eleizbarrutiak ordezkatuz.  Marimar Gonzalez Gomez HOAC mobimentuko bizkaitar militantea aukeratu dabe Konpromisorako erantzukizunerako. Getafeko Eleizbarrutiko Gema Martin Santodomingo Antolaketa eta Alkarte Bizitzarako erantzukizunerako aukeratu dabe eta Jorge Hernandez Duarte Kanarietako Eleizbarrutikoa kontsiliario nagusi.

Hainbat gai jorratu dabe jardunaldiotan:  “Zubiak eraikiz, harresiak eraitsiz. Eleiza langile eremuansenidetasunezko lokarriak estutuz”, goiburuaren haritik abuztuaren 12tik 15era Segovian osptuko dan XIV. Batzar Nagusirako prestaketak; Lan-proposamena datozan urteetarako (2024-2025) eta hiru kide barri aukeratu behar dituan Batzorde Iraunkorrerako militanteen harrera. HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorrak mobimentuan lortzen diran akordioak gauzatu eta sustatu egiten ditu eta orokorrean mobimentua ordezkatzen dau. Sei erantzukizun dagoz batzordean eta sei lagun aukeratzen dira lau urterako kargu horreez jabetzeko. Militante guztiek egiten dabe hautaketa.

HOAC
Taldea saioen amaieran

Marimar Gonzalez

Eleizbarrutiko Osasun Pastoraltzan, hain zuzen be Santa Marina Ospitalean zerbitzu erlijiosoa koordinatuz, hainbat urtez zerbitzatu ondoren, Marimarrek aldi barriari ekingo deutso. Irailean Madrilera joango da HOAC mobimentu orokorraren zerbitzura mandatu barria garatzeko. HOAC mobimentuko presidente izateak emon deutsan esperientziari esker, gertuagotik ezagutu ahal izan dau aurton 75. urteurrena bete dauan mobimentuaren egoera. 

HOAC
HOAC mobimentuko Bizkaiko kideak Avilan izan ziran Marimar eta Maru Megina presidenteagaz batera

Marimarrek osoko bilkurari azaldu eutsan zelan bidi dauan prozesu hau: “Zalantza barik, honako hau, une honetan emon behar dodan urratsa da, zuzentasunaren aldeko borroka bat egiten dauan esku askoren egintza da, eta ez dau balio gauza ezagunen erosotasunean gelditzeak. Jakin badakit erronkak nekezak dirana eta egiteko honi heldu egingo deutsat, kapaz inzango nazan seguru ez badakit be, txiki sentituz eta bitarteko gitxigaz. Beraz, Jainkoaren eta zuen laguntza izango dodalakoan nago, alkarregaz aurrera egin eta lanaren eremua zuzenago egin daigun, eremu horretan inork bizia galdu ez daian eta borrokatzen jarraitu daigun Barri Ona egia bihurtu daiten”.

Gehiago jakiteko: hemen

HOAC orokorretik eta HOAC Bizkaitik esker ona adierazo deutse Marimarri, “bere prestasun eta zerbitzuagaitik Eleizaren eta langile eta lan munduaren alde”.

HOAC
Batzorde Iraunkorreko kideak, lehengoak eta barriak
Gema Martín (Organización y Vida Comunitaria), Jorge Hernández Duarte (Consiliario General) y MArimar González (