17-05-2024 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutian, “San Pedroren Oboloa”, ekainaren 25ean
20.06.2023

Eleizbarrutian, “San Pedroren Oboloa”, ekainaren 25ean

San Pedro eta San Paulo egunez (ekainak 29), edo egun honetatik gertuen dagoan domekaz (aurton, ekainaren 25ean), ospatzen da urtero "San Pedroren Oboloa", “Aita Santuaren karidadearen munduko egun” lez be ezagutzen dana. Hori dala-eta, Kerman Lopez bikario nagusiak oharra idatzi dau, besteak, beste, azalduz: "Gotzainak, bere Gotzain Kontseiluagaz batera, agindutako diru-batze hau eranstea erabaki eban (orain dala urtebete), bizkaitar alkarte katolikoari, Aita Santuaren alde otoitz egiteaz gainera, ebanjelizatzea adoretzen eta beharrizan larrian dagozanei laguntzen jarraitu daian berari laguntzea dagokiola jabetu daiten eta horren kontzientzia hartu daian".

“San Pedroren oboloak” Eleizako partaide izatearen sena irudikatzen dau

Bikaritza Nagusitik ohar bidez azaldu dabenez, San Pedroren oboloa, “Pedroren ondorengoagazko eta Aita Santuak zaindu egin behar dituan behartsuenen aldeko arretarako alkartasun-zeinua da”.

Jatorria Idazteunean dauan jarduera da

San Paulok Eleiza Amaren aldeko ditu-bilketa sustatu eban sortu ebazan Eleizetan: “Jerusalemgo fededunentzat egin beharreko diru-batzeari dagokionez…, emon dagiala bakotxak bere borondatez aurreratu ahal izan dauana” (1 Kor 16, 1-3).

Historia dauan diru-batzea Eleizan

Pedroren Ondorengoaren esku izteko diru-batzea egonkor bihurtu zan VII. gizaldian, Eleizaren batasuna eta eleiz ardurakidetasuna adierazteko.

“San Pedroren Oboloa” deitutakoa, Pontifize-estatuaren amaiera ekarri eban krisialdian, Europan zein itsasoz bestalde, katolikoek izan eben erantzun lez suspertu zan (1870).

Gotzaitegitik Vatikanora bialduko da batu daiten diru guztia. Horretarako, sarrera egin Gotzaitegiaren kontuetan, honako hau jarrik kontzeptu lez: “oboloa + parrokiaren deitura”.