03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kontzertu solidario bi Caritasen alde
20.06.2023

Kontzertu solidario bi Caritasen alde

Bizkaiko Caritasen Diapāson egitasmoak kontzertu solidario bi antolatu ditu aste honetarako. Lehenengoa, gaur arratsaldez izango da Getxoko Santa Ana parrokian eta bigarrena, datorren eguenez, ekainak 22, Bilboko San Anton parrokian. Kulturaz baliatuz ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta bamiliak gizarteratzea eta, "antolatzen doguzan jarduera kultural eta artistikoetan laguntzen deuskuen pertsonen alkartasunari esker", diru-laguntza behar daben egitasmoetan esku-hartzea da Diapāson egitasmoaren helburua.

Kontzertu bietan, sarrera doan izango da leku guztiak bete arte eta dohaintzen bidez jaso aiten dirua Bizkaiko Caritasen esku itziko da.

Gaur arratsalez, Ohioko (USA) “First Comumunity Choir of Columbus” abesbatzak kontzertua eskainiko dau Getxoko Santa Ana parrokian, 19:30etan.

Caritasen aldeko kontzertua

Etzi -ekainak 22, eguena-, Los Angeleseko (USA) “Los Angeles Children’s Chorus” gospel musika abesten dauan umeen abesbatzak jardungo dau Bilboko San Anton eleizan, 19:30etan.

Caritasen aldeko kontzertua