Bilboko Elizbarrutiko herri batzuetan santuari eskainitako eleizak dagoz. Ondorengo ibilpidean honelako batzuren berezitasunak aitatuko dira.
Aldeacueva (Karrantza)
Eleiza hau 1794.ekoa da. Pedro Negrete indianoak bialdu eban berau eregiteko dirua baina eginda ikusi orduko, hil egin zan. Gaur mezea 12.30etan ospatuko da bertan.
Areatza
Areatzako organoak 100 urte baino gehiago daukaz. Gautegiz Arteagako Lope Alberdik egindakoa da. Bizkaiko organo erromantiko garrantzitsuenetarikoa da Abadiñoko San Trokaz eta Zeanuriko Andra Marikoagaz batera. Gaur mezea 12:00etan ospatuko da Areatzan eta Igorreko Urkuzuko ermitan be ordu berean izango da.
Leioa
Leioako eleiza barria 2013an eregi zan. Harrezkero ez da Bizkaian eleizarik egin. Bere ondoan santuaren izeneko ermita dago. Bertan ospatuko da gaur mezea 11:00etan eta ondoren, ohorezko aurreskua egongo da.
Errenteria (Gernika)
Errenteriko mesedetarrak dira parrokia baten ardurea daukien orden honetako monja bakarrak.Eleizea 1650. ingurukoa da eta ordutik hona, euren eskuetan dago. Herrian entzute handikoak dira. Karlistadetan kainoikadak jasan ebazan eleizak eta, inguruko soloetan, bonbak jaurti ebezan bonbardaketan be. Mezea 12:00etan izango da eta ondoren, Elai-Alai dantza taldearen ekitaldia egongo da. Azken urteotan, Belén Olarreta monjak be eurekin batera egin dau dantzan.
📌Dantzan San Bartolome santuaren eguna.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) August 24, 2023
📌La religiosa mercedaria se suma al baile. pic.twitter.com/46visJ1Rhm
📌San Bartolomeri kantuz Errenterian (Gernika)
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) August 24, 2023
📌Himno a San Bartolomé hoy cantado por la coral Andra Mari, de #Genika en la parroquia de las Mercedarias de Gernika pic.twitter.com/j8JFXEXyc9