Bilboko Eleizbarutian martxan jarri zan lehenengo erakundeetako bat liburutegia izan zan eta bertan gordeten diran agerkarien inguruko irakurgaiak argitaratu dira jakin-mina daben pestsonentzat.
1956an hasi ziran eratzen, Derioko Seminario Nagusia zabaldu zanean. Urte bereko uztailean, Andres Mañarikua Jn. izendatu eben bertako liburuzain. Ander Manterola abadeak 1970ean hartu eban bere gain liburuzain kargua. Jaime Lopez de Eguílaz da bertako arduradun teknikoa.
Derioko Seminarioan dagoan Eleizbarrutiko liburutegian askotariko gaietako (teologia, historia, psikologia, filosofia, zuzenbidea, fede-heziketa) 140.000 liburuki baino gehiago dago eta antxinako liburuen -1480 eta 1879 bitartean argitaratutakoak- bilduma esanguratsua. Azken honeetako 13, inkunableak dira, 1500 baino lehen argitaratutakoak.