Erandioko San Agustin parrokia zorioneko dago. Joan dan martxoaren 19an 100 urte bete ebazan eta eleiza barriaren inaugurazinoaren 75. urteurrena ospatuko dau maiatzean.
Bihar eguerdiz, Pastoral Barrutiko alkarte baten Eukaristia ospatuko da eta gogoan izango dabez hil barri diran lagun bi (Juan María Lechosa abadea eta Carlos Pablo Martín fraile eta Jado Fundazinoaren ikastetxeko zuzendari ohia).
Lekukotasuna Argentinatik
Beste alde batetik, parrokiak orainari begiratzen deutso baina begiak etorkizunean jarriz eta, honen haritik, Olatzek idatzitako lekukotasuna ezagutzera emon dau. Hogeta zortzi urteko neska honek esperientzia solidarioa bizitzen dihardu Maria de Belen Fundazinoan, Argentinako Goya urian.
Olatz Neirak ahulezian dagozan familietako umeei eskola-laguntza eskaintzen dihardu eta esperientziak honetan laguntzen deutsola dino: “tener una visión más amplia de la vida , pero sobre todo, a entender, enfocar, intervenir y escuchar a las personas desde otras claves”.
Gutunean azaldu dauanez, detaile txikiak dira baloratuenak, bere laguntzaren jasotzaile diranak eremu apal eta gogorretatik badatoz be: “vivencias duras, donde hay ausencia de progenitores, imposibilidad de cubrir las necesidades básicas etc.”. Honen haritik, zera nabarmendu dau: “como la palabra de Dios de ayudar al prójimo es esencial para aportar un granito de arena en esta sociedad“.