22-04-2025 Martes, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Erandio

27.08.2024

Erandioko San Agustin parrokiako eleiztar baten gutuna Argentinatik

Erandioko San Agustin parrokiak bihar ospatuko dau bere zaindariaren eguna. Eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian gogoan izango dabez hil barri diran Carlos Pablo Martin anai marista eta Juan Mari Lechosa abadea. Jose Luis Iglesias Meilan parrokoaren esanetan, "esker onez oroitu gura doguz biziera erlijiosoko fraile bokazinoak eta Eleizbarrutiko langile eremuko abade …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1802 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.04.2025

Bilboko prozesinoak 75 argazkitan

Kofradien Ermandadeak Aste Santuan, Bilbon ospatu diran prozesinoen balantze positiboa egin dau partaidetza eta jarraipenari dagokionez. "Gertu" aplikazino barria 1.000 bider baino gehiagotan deskargatu izan da eta inprimatutako 25.000 egitarauak kaleratzeaz batera agortu ziran. Euriakilundu eban prozesinoen hasiera eta amaiera, bertan behera geratu ziralarik Arrangurarena eta Argi eta Berbizkundearena; Karidadearen eta Astakumearen prozesinoak laburragoak izan ziran.

22.04.2025

Arte gotikoaren erakusketa Enkarterriko museoan

Avellanedako Batzar-etxean dagoan Enkarterriko museoan datorren domekara arte -apirilak 27- zabalik izango dan erakusketa dago ikusgai. Balio handiko hogeta hamazortzi pieza -erretaula, irudi eta margolanak- batu dabez, Jesus Muñiz Petralanda historialariak XIII eta XVI gizaldien artean Bizkaiko ondarean arrasto esanguratsua itzi dauan gotikoari buruz egin dauan lanaren euskarri eta agerpen lez. 

19.04.2025

'Kurutzearen ahala' gotzainen baterako Pastoral Idazkian

Iruña eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek Garizuma-Pazko aldirako idatzi daben Eraman oneko erkatzea Pastoral Idazkian, 'Kurutzearen ahala' nabarmentzen da. Kurutzearen inguruko gogoeta hori V. kapituluan jasoten da. Pastoral Idazkiaren bigarren argitaraldia kaleratu da eta Bilboko eleizbarrutian, apirilaren 22tik aurrera barriro zabalik izango dan Jakinbide liburu-dendan erosi daiteke. Gaur, Zapatu Santua, Pazko-gaubeila ospatuko da Bilboko katedralean, 21:00etan, gotzaina buru dala. 

18.04.2025
18.04.2025

"Lurralde Santuaren aldeko" diru-batzea, ezinbesteko laguntza

Orain dala egun batzuk egin zan deialdia Vatikanoan, mundu osoko gotzain eta fededun katolikook Lurralde Santuari lagundu deiogun "pro Terra Sancta" diru-batzea eginez gaurko egunez, Bariku Santuz. 

17.04.2025
17.04.2025

Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina izango da buru Santiago katedralean 11:00etan ospatuko dan Krisma-mezan.

17.04.2025

Kerman Lopez: "Krisma-meza, alkartasunaren zeinu"

Kerman Lopez bikario nagusiak, Radio Popular-Herri Irratiko`Iglesia Hoy´irratsaioan eskainitako alkarrizketan, gaur goizeko 11:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Krisma-mezaren balioa nabarmendu dau. Bere esanetan, eleizkizun honi "ez jako arreta larregi eskaintzen" eta, halanda be, "oso garrantzitsua da", izan be "Pazko Hirurrenari hasiera emoten deutso eta alkartasunaren zeinu da". 

16.04.2025

Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko V. Eguna ospatuko da

“Rompe moldes/Amestu eta zaharbarritu”, goiburuaren haritik ospatuko da Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko V. Eguna, hain zuzen be apirilaren 27an. Alkarte lez, lanaren giza eta kristau senean sakontzeko aukera izango dogu. 

16.04.2025

Katalogatu dabe Asisko san Frantzisko parrokiako antxinako liburutegia

Bilboko 'Quinta parrokia' lez ezagutzen dan Asisko san Frantzisko parrokiak eleizbarrutiko liburutegiari gordailuan emon deutso urteen buruan sortu izan dan antxinako liburutegia.

Emaitzak orrialdeka