21-11-2024 Jueves, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Balmasedak Asua dohatsua gogoratuko dau gaur
29.08.2024

Balmasedak Asua dohatsua gogoratuko dau gaur

Balmasedak Pedro Asua eta Mendia bertako semearen jai kanonikoa ospatuko dau gaur. 1936an, gaurko egunez, atxilotu eta hil egin eben. Bere gorpuzkiak Vitoria-Gasteizko seminarioko kaperara eroan ebezan 1856an. Bera dohatsu autortzeko prozesua 1964.eko maiatzaren 14an hasi eta 2014.eko urtarrilaren 27an amaitu zan, Frantzisko aita santuak martiritza jasateagaitik dohatsu autortzeko agindua sinatu ebanean. Arkitekto entzutetsua izan zan eta Bizkaian, Gasteizen eta Madrilen hainbat eraikin jaso zan bere zuzendaritzapean. Hamabi urtez abade lez jardun eban bere jaioterrian eta hemen gogoratuko dabe gaur 19:30etan ospatuko dan Eukaristian. Gaur egun, zabalik da altarara goratzeko kausa.

Balmasedan, 1890eko abuztuaren 30ean jaio zan Pedro Asua eta Mendia abadearen aita Isidro Luis Asua eta San Millan abokatua izan zan eta ama, Francisca Mendia Conde. 

Urduñan (Bizkaia) egin ebazan batxilergoko ikasketak 1900ean hasi eta 1906an titulua jadetsi eban arte. Ondoren, Madrilera joan zan arkitekturako ikasketak egitera eta han egon zan 1914ra arte. Ikasle arduratsua izateaz batera, familia lotura estuak ebazan. Gainera, kristau militante eta apostolu eraginkorra izan zan.

Ikasketak egiteaz gainera, musika be landu eban, Balmasedako parrokiako eskolan eta Gasteizko ‘Sxhola Cantorumen’ kantari izanik. Arkitektoen Alkarte Erlijiosoko eta Paduleko San Bizente alkarteko kide lez landu ebazan bere pentsamentu eta ideia espiritualak.

Enkarterrigaz lotura estua eban abadea

Hogeta bederatzi urte ebazala, dana itzi eta abade izateko erabakia hartu eban, Latin ikasi eban Gordexolako latin-irakaslearen etxean eta 1920an, Gasteizko Seminarioan sartu zan. Urte berean eraiki ziran Mendia Eskolak Balmasedan. Abadegai zala, Gasteizko Seminario Barriaren planoak egiteko enkargua jaso eban.

1924.eko ekainaren 14an abade egin zan. Hamabi urtez (1924-1936) Balmasedako abade izan zan eta baita Eleizbarrutiko arkitekto be.

Gaueko Gurtzaren sortzaile izateaz gainera, katekista eta Ekintza Katolikoko kide izan zan. Erretiro espiritualak gidatzen ebazan Zallan, Gueñesen, Turtziozen, Sodupen eta Sopuertan.

Conferencia sobre el beato a cargo del sacerdote Saturnino Gamarra-Mayor Ibáñez de Zuazo (Diócesis de Vitoria, 2022)
El concierto tendrá lugar en la parroquia de San Severino