Barriak

Etiquetado como: Balmaseda

06.03.2026

Emakumeen omenezko ekitaldi hunkigarria Balmasedan, Santanderren hildako gaztea gogoan

Hunkidura, aldarrikapena eta oroimena buztartu ziran atzo Balmasedako Klaret antzokian egin zan ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera antolatu eben eta, lehenengo aldiz, uriburutik kanpo egin zan. Atsekabea izan zan nagusi bertaratutakoen artean, aste honetan Santanderren gertatutako zoritxarreko ezbeharra …

05.02.2026

M8 herriz herri, emakumeei omenaldia egiteko

Emakumeari zabaltasun eta hurkotasun handiagoz autorpena egiteko, Bilboko eleizbarrutiak beste itxura bat emongo deutso Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko ospakizunari (martxoak8m). Zazpi urtez ekitaldi nagusi sinbolikoa egin ondoren, VIII. ekitaldiak beste itxura bat izango dau eta lurraldeetara zabalduko da autorpena bera be zabaldu ahal izateko. Era berean, II. …

29.08.2024

Balmasedak Asua dohatsua gogoratuko dau gaur

Balmasedak Pedro Asua eta Mendia bertako semearen jai kanonikoa ospatuko dau gaur. 1936an, gaurko egunez, atxilotu eta hil egin eben. Bere gorpuzkiak Vitoria-Gasteizko seminarioko kaperara eroan ebezan 1856an. Bera dohatsu autortzeko prozesua 1964.eko maiatzaren 14an hasi eta 2014.eko urtarrilaren 27an amaitu zan, Frantzisko aita santuak martiritza jasateagaitik dohatsu …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2574 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.06.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan

Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua". 

19.06.2026

Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera

Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura. 

18.06.2026

Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?

"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.

17.06.2026

Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei

Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari. 

17.06.2026

Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari

Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.

16.06.2026

Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean

Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.

16.06.2026

Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da

Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira. 

15.06.2026

Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko

"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau. 

14.06.2026

Urkiola bizirik San Antoniogaz

ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez. 

13.06.2026

Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia

“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.

Emaitzak orrialdeka