27-09-2024 Viernes, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Martxan da 2024-25 ekiturtea
09.09.2024

Martxan da 2024-25 ekiturtea

Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren kurtoa martxan da, hasiera ofiziala emongo deutsan ekitaldia irailaren 28an ospatuko bada be, Derion (Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen). Bitartean, askotariko jarduerak izango dira hilabete honetan. Zapatuz, Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefa fundatzailearen jaiotzaren 182. urteurrena ospatu zan Jesusen Mirabeek La Najan daben Eleizan. Atzo -domeka-, jente ugari batu zan Pobeñan Laguntzako Andra Mariaren eguna ospatzeko. Datorren domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaien abadegintza ospatuko da On Joseba Segura gotzaina buru dala Santiago katedralean arratsaldeko seietatik aurrera ospatuko dan eleizkizunean. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. 

Irailaren 7an, zapatuz, Jesusen Mirabeen ordenari lotutako alkarte osoak parte hartu eban ospakizunean, “pozez eta ilusinoz beteta, Santa Maria Josefak hasitako lanari, hau da, pobre eta gaixoak maitasunez zaintzeko egitekoari, jarraipena emoteko gogoz. Santa Maria Josefaren bizitza eta egitekoagaitik eta ahizten bokazinoagaitik esker ona adierazo eben”.

Jesusen Mirabeak
Jesusen Mirabeak
Jesusen Mirabeak

Pobeña

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan atzo Pobeñan, Laguntzako Andra Mariaren eguneko prozesinoan eta Meza Nagusian.

Pobeña
Imagen de la procesión de ayer en Pobeña