10-10-2024 Jueves, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erandioko Jado ikastetxea Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean (EBI) txertatu da
09.09.2024

Erandioko Jado ikastetxea Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean (EBI) txertatu da

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareak eta BAM irakasleen eskolak ikasturte barria martxan jarten dihardue egunotan. EBI sareak kide barriagaz ekingo deutso ikasturte barriari, izan be orain arte Anai Maristek kudeatu izan daben Erandioko Jado ikastetxea sare horretan txertatu da. 

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean, 18 ikastetxe, ikastola eta lanbide heziketarako ikastegi dagoz guztira; eurotan, 12.500 ikasle inguruk ikasten dau eurotan, 1.100 profesionalen ardurapean.

Jado ikastetxea

Borja Cazalis Jado ikastetxeko zuzendariak esperientzia zabala dau negozio-egitasmoen garapen eta ezarpenean, besteren kontura zein korporazino handietarako.  Borja Cazalis, posee una dilatada experiencia en el desarrollo y la implantación de proyectos de negocios, tanto por cuenta ajena, como para grandes corporaciones. Berak azaldu dauanez, Jado ikastetxera heldu nintzanean, Erandion heziketa-lan handia egiten eban ikastetxea aurkitu neban. Herriagaz konprometituta egoan ikastetxea, ehun urtetik gorakoa, familia bereko hiru belaunaldiren ikastegia. Bertako irakasle asko eta asko ikasle ohiak dira, Jado ikastetxearen sorrerako oinarri nagusiaren azpian -Erandioko umeen heziketa- dagozan kristau balioen aldeko jarreran hezitako ikasleak. Orain, EBI sarean txertatuko da ikastetxea, eta pausu horrek aurrerapen eta hobekuntzak ekarriko deutsaz heziketaren kalitatean eta kudeaketan”. 

Aldaketak San Viator eta Arrantza-eskola ikastetxeetako zuzendaritza-taldeetan

Beste alde batetik, Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Ondarroako arrantza-eskolak zuzendaritza-talde barriakaz ekingo deutse ikasturte barriari.

San Viator ikastetxeari dagokionez, ikastetxean 41 urte emon ondoren -batzuk zuzendari lez- Luciano Cearsolok erretiroa hartu dau eta Bego Maite Jimenez Ocio da zuzendari barria. Enpresa-ikasketetan lizentziaduna da Sunderland Universityn; ekintzaile eta  Manahmana S. Koop erraztean eraginkor dan enpresaren fundatzaile; aditua barrikuntza eta ekintzailetzan. Bere esanetan, “esker ona adierazo gura deutset euren konfiantza nigan jarri eta 41 urtez egundoko lana egin daun Luciano Cearsoloren lekua hartzeko aukera emon deustenei. Lehenengo urte honetan, lekura eta eginbehar barrietara moldatzeaz gainera, San Viator egitasmoabultzatzea da nire helburua, lehengo, oraingo eta geroko aldaketei aurre eginez, esate baterako: trantsizino ekologikoa, soziala, heziketaren arlokoa eta baita eleiz arlokoa be”. Barrikuntza, ekintzailetza eta nazioartekotzearen arloan dauan esperientziari esker, “Sopuertan eta Enkarterrin San Viator egitasmoaren osagarri eta sustagari izatea” gurako leuke.  

Bego Maite Jimenez Ocio
Bego Maite Jimenez Ocio

Ondarroako Arrantza-eskolan be zuzendari barria dago, Bittor San Millanen bajaren ostean. Azken bost urteetan Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeko zuzendari izan dan Amaia Basterretxea izango da zuzendari barria eta aurrerantzean zuzendaritza-talde bietako buru izango da. “Gogotsu ekin deutsat ikasturteari, erronka honi aurre egin guran. Ilusinoz beteta nago neure etxetzat dodan Ondarroako Antiguako Ama arrantza-eskolako egitasmoa bultzatzeko”.

Amaia Basterretxea
Amaia Basterretxea
El director de Jado ikastetxea, Borja Cazalis