27-09-2024 Viernes, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ziortzako kontzertuen ekitaldi barria
12.09.2024

Ziortzako kontzertuen ekitaldi barria

"Ziortzako Kontzertuak" jaialdiaren 36. ekitaldia ospatuko da aurton. Beste urte batez, antxinako musikaren kontzertu sail interesgarriaz gozatzeko aukera izango da ZIortzako kolegiatan. Lehenengo kontzertua zapatuz izango da eta Capelia Sanctae Crucis taldeko zortzi musikarik jardungo dabe. "Errenkurak eta Errespontsuak Coimbrako Kurutze Santua Monasterioko Aste Santurako" dalakoan oinarritutako emonaldia izango da. Leku horretan dago euren errepertorioaren iturria eta XVI. eta XVII. gizaldietako musika interpretatzen dabe gehien bat, zapatuz ZIortzako kolegiatan erakutsiko dabenez. 

BBK Fundazinoaren, Diputazinoaren, Gondra-Barandiaran Fundazinoaren eta Ziortza-Bolibarreko Udalaren laguntzari esker, Ziortzako Kontzertuak Kultur Alkarteak asteburu bitan garatuko dan egitaraua osotu ahal izan dau. Datorren zapatuz, 18:00etan izango da lehenengo emonaldia eta sarrerak doan dira.Kontzertu sailaren ingurukoak jasoten dituan webean eskuratu daitekez; Bilbao-Ziortza autobus-linean lekua gordeteko aukera emoten da: Hemen.

Egitaraua:

Irailak 14, zapatua: 18:00: Capella Sanctae Crucis
Irailak 15, domeka: 13:00: Ministriles de Marsias. 18:00: Propitia Sydera Orkestra

Irailak 21, zapatua: 18:00: L´Apotheose

Irailak 22, domeka: 13:00: Organo-kontzertua. (Ignacio Prego, organoa) eta Carlos Mena (kontratenorea). 18:00: Tiento Nuovo.

Ziortzako Kontzertuak

Gehiago jakiteko: www.ziortzakokontzertuak.eus