25-11-2024 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Ehunka lagun batuko a gaur Derion kurtsoari hasiera emoteko
28.09.2024

Ehunka lagun batuko a gaur Derion kurtsoari hasiera emoteko

Gaur, 800 lagun baino gehiago batuko da Derion, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, berezia dan kurtsoari hasiera emoteko. Ekitaldiaren helburua hauxe da: alkartu, gogoratu, esker ona adierazo eta Bizkaiko Eleizaren etorkizunari begira jarri. Goizeko 10:00etan hasi eta 15:00ak inguruan amaituko da. Ondoren, asteburuko ospakizunetan emongo jako jarraipena Derioko ekitaldiari eta parrokietan dirua batuko da parrokienzat eta Caritas Bizkaia erakundearentzat.

Zortziehun lagun baino gehiago batuko da gaur Seminario Zentrum eraikinean kurtsoari hasiera emoteaz batera, Eleizbarrutiaren sorreraren urteurreneko lehenengo ekitaldia ospatzeko.

Hainbat ezusteko izango da, besteak beste, Xabi Aburruzaga trikitilariak beren-beregi urteurren honetarako konposatu dauan abestiaren zuzeneko estreinaldia..

Jardunaldiak domekan be izango dau oihartzuna

‘Goazen 2024’ ekitaldian parrokiek, kurtsorako begirada gauzatze aldera, hau da, alkarte abegitsu eta barneratzaileak izateko garatzen daben hainbat esperientzia batera jarriko da.

Aitatutako begirada horren xedea, alkarteei adore emotea da pertsona, egoera, esntsibilitate eta bizipen anitzak onartzeko gauza izan daitezan. Honen haritik, asteburuko kanpainak dei egiten deusku egunez egun asmo barriak izan daiguzan danon artean helburua lortzeko. Horretarako, begiratzea, bila ataratea, soiltasunez bizitzea eta alkartean bide egitea proposatzen da. 

Asteburuan, parrokietan Bilboko Eleizbarrutiaren eta Caritasen alde egingo dan kanpainaren oinarria be baterako ikuspuntu hori da.

Video elaborado para el Goazen 2023-24
Cartel Goazen 2024