“Open” ekimenak barriro zabalduko dituBilboko eraikinen ateak
Gaur hasi eta datorren domekara arte -urriak 6-, Open House jaialdia ospatuko da (zortzigarren ekitaldi honetatik aurrera, "Open" deituko da). "Arkitekturen jaialdia" goiburuaren haritik ospatuko dan ekitaldian, uribilduko 70 eraikin eta leku esanguratsu bisitatzeko aukeraz gainera, beste hainbat jardueratan parte hartzeko abagunea eskainiko da. Besteak beste, Eleiz Museoa, Erruki-etxea eta jesuiten Indautxuko etxea bisitatu ahal izango dira.
Jaialdiaren antolatzaileek, eraikinak lantzeko formatu eta era anitzak eta inguratzen gaituen askotariko arkitecturak arakatzeko tresna lez aurkeztu gura dabe egitaraua.
Uriko eremu eta eraikinetara egingo diran bisitak nabarmenduko dira aurton be, baina zortzigarren ekitaldi honetan bestelako ekimen batzuk be aurkeztuko dira arkitektura planteatzeko, bizitzeko eta lantzeko era bateko eta besteko erak ezagutzera emoteko.
Gehiago jakiteko: hemen. Egitaraua eta erreserbak: Hemen.