Asteburu honetan, esate baterako, domekaz, Berrizko San Joan Ebanjelaria eleiza bisitatzeko aukera izango da, Berrizko Udalak eta Gerediaga Alkarteak antolatutako ekitaldian. Ibilbide kronologikoa egingo da, XVI. gizalditik hasi eta gaur eguneraino, eraikina Aro Modernoan eta sasoi honetako gizarte-ekonomia aldaketaren testuinguruan kokatuz. Bisitaldi horretan, sasoiko arte-merkatuak eta estilo-jarioak Berrizko parrokiaren eraikuntzan izan ebn eragina be aztertuko da, “sasoiko elite intelektual eta ekonomikoaren gustu estetikoa ulertu ahal izateko”.
Ondarearen Europako Jardunaldien 2024ko egitaraua ezagutzeko eta izena emoteko: hemen.